Elene - Zortzi bertso berri

Zortzi bertso berri –

Ekida ataritik.


Poesia argitaragabea, Susa, 1986
 
Horra zortzi bertso berri,
bost beltz eta hiru gorri,
aire geldi honetan nahi dauzkizuet nik ekarri,
euskaldunek ikas ditzaten adimendu-argigarri.
 
Obreroa fabriketan
ez dabila berriketan,
relojiuaz kontrolaturik nekez eta korriketan:
gorde ahal ditezke haren izerdiak barriketan.Arratsean etxeraino,
dena da ke eta laino;
aire hotzik, ogi zuririk ez du hartzen egundaino.
Bizi-modu hoberik ez da obreroen hori baino.

Bitartean alkatesa,
Neguritik zer grandeza,
Goiko Jaunak, zer poderio!, zeruetan har badeza;
andre horrek bere altzoan hartu zuen Unquinesa!

Ferrol eta Erandio:
Nork odola edan dio?
Gestapoak Granadan ez du eman ezer amodio.
Populua galdurik dago egia hau ez badio.

Asperturik nago bakez,
ogi beltzez, bai eta kez;
beti bizi beharko badut hain tristerik eta nekez;
hobe nuke hiltzen banaute kaleetan tiro batez.

Burgesaren plomu hura
bihotzean ez dut gura.
Galtzen bada herri xehea, burgesentzat zer galdu da?
Ogi ordez jan dezagula hartu dute ohitura.

Zortzi bertso berri

from Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean, released June 6, 2025
Zortzi bertso berri