"Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik"

Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik –

Xalba Ramirezek Irutxuluko Hitzan.


 

Entzunda dugu denok “borroka da bide bakarra”. Baina bidea ere borroka dela sinistuz, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek (Añorga, 1987 eta 1988), komikia kaleratu dute, izen horrekin. Lehen aldia dute elkarrekin komikia idazten, antzeko ariketak egin dituzten arren. Feminismoa eta gizontasuna, euskara eta gatazka politikoa, prekarietatea eta belaunaldia gurutzatzen duten beste hamaika gai izan dituzte ardatz. Espero zena bezain etorri ederrarekin, noski. Bertsozale gutxi izango da Donostian, ezagutu ez ezik, euren lana miresten ez dutenak. Arrazoi bat gehiago gehitu dute: ‘Bidea da borroka’ (Bertsolari aldizkaria, 2021).

 

Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik

 

Nondik etorri zen komikia egiteko gogoa?

Unai Gaztelumendi (U.G.): Bertsolari aldizkariak bi urtean behin ateratzen du komiki bat. Niri deitu zidatenean, hainbat proposamenen inguruan aritu ostean, pentsatu nuen: bertsolaritzaren inguruko zerbait egin beharko banu, zer ederragoa anaiarekin egitea baino. Segituan atera ziren lehen tiroak.

Beñat Gaztelumendi (B.G.): 2020ko urtarrila zen. Gipuzkoako Txapelketa bukatu eta gutxira. Elkarrekin prestatu genuenez, bagenuen gai batzuei buruz hitz egiteko gogoa: belaunaldi berrien iritsiera; feminismoak zer ekarri duen bertsolaritzara, eta horren barruan gizon bertsolariok non gauden eta non egon beharko genukeen; hizkuntzaren inguruan ere, hegemonikoa ez den guneetako bertsolaritzari, zenbaterainoko lekua egiten zaion.

Horrelako gai pila bat geneuzkan, bertsolaritzari lotutakoak, baina azken finean gizarteko gaiak direnak. Gai horietaz hitz egin nahi genuen, eta bertsolaritza aprobetxatu plataforma gisa.

Zein izan da prozesua?

U.G.: Biontzako zen lehen aldia. Hilabeteren bueltan adostu genuen nolakoa izango zen istorioa, eta zein pertsonaiaren bueltan arituko ginen. Eta gero Beñatek hartu zuen idazteko ardura, pandemiako itxialdian egin zuen, bizpahiru hiletan. Nik urte eta erdiko lana izan dut, marrazkiak banan-banan egiteak denbora asko eraman zuen. Eskerrak lanean eta etxean babesa eta laguntza izan dudala hau egiteko, ezinezkoa litzake bestela.

Marrazki solteak egiten ditudanean, emaitzari begira gehiago geratzen naiz, emaitza perfektuago baten bila. Hemen beste zerbait bilatu dut. Eskuz egin dut lehen zirriborroa, eta gainetik tintaz. Marrazkiak lehenengoan atera diren moduan utzi ditut. Perfekzioa gehiago bilatu nezakeen, bai, baina istorio honetarako nahikoa zen hau, eta pertsonalitatea gehitu dio. Bat-batekotasuna transmititu dudala uste dut.

Nolakoa da Martin protagonista?

B.G.: Martin Artola 30-35 urteko bertsolari bat da, lehen aldiz bertso finalera iritsi dena. Etxetik finalera heltzen den bidaia hori kontatzen da komikian. Eta, beste alde batetik, badago beste bidaia bat, ez hain fisikoa, izan duen ibilbidearen inguruan: auzoan, gaztetxean, politikan, feminismoan…

Martinek ez du diskurtso propiorik, bere pentsamendua besteen bidez kontatzen da beti. Bera da besteekiko kokatzen dena, nahita bilatu dugun zerbait da. Ez genuen nahi bera izatea protagonista, baizik eta bere ingurua. Inguru horrekiko bera kokatzeko prozesua da istorioan kontatu nahi genuena.

Zuen alter egoa den galdetu dizuete.

B.G.: Guk plataforma bat sortu nahi genuen axola zitzaizkigun gaiez hitz egin ahal izateko. Eta horretarako erabili dugu Martin. Ez dakit alter egoa den. Gure adineko mutil gipuzkoarrak ordezka ditzake. Baina, egia esanda, ez du guregandik asko.

U.G.: Nahi duenak, edo bilatzen gaituenak, topatuko gaitu gu. Baina ez da propio bilatutako zerbait.

 

Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik

 

 

Pertsonaiak oso markatuak daude, eta gakoak dira istorioan. Nor da, adibidez, Ekhiñe?

U.G.: Martinekin txikitatik bertso eskolan aritutako bertsokidea da. Bere kide guztiak mutilak izan dira, eta beti txalotu dizkiete bertsoak. Baina Ekhiñeri perfekziorako joera bat, exijentzia bat jarri zaio. Martinek eta Iparrak [bere bertso lagun mutilak] legitimitate guztia dute irakasleen aldetik, zaleen aldetik. Eta Ekhiñek, berriz, beti bikoitza erakutsi behar du. Gure belaunaldian askotan gertatu den zerbait da hau.

B.G.: Bertso eskoletan neska eta mutilen kantitatea antzekoa da, baina 18 urtetik aurrera, bertsolariak hirutik bi gizonezkoak dira. Fokua uzten duten horiengan jartzen da, baina, hauek uzten ari ziren bitartean besteok zer egiten genuen?

Hain zuzen, Martinek ez du ezer egiten Ekhiñek bertsolaritza uzten duenean.

U.G.: Martinek ulertuko balu bezala egiten du, baina ez daki kokatzen.

B.G.: Azkenean taldea norekin egiten dugun da gaia. Eta Martinek etengabe Iparrarekin egiten du. Ekhiñeri esaten dio ‘zu gure taldekoa zara’. Baina taldea egiten ari den lekuetan Ekhiñe ez dago, edo isilik egon behar du.

Nor da bada, Iparra?

B.G.: Bertso eskola da txikitan sorkuntzarako dagoen talde espazio bakarrenetakoa. Asko hasi egiten dira bertan, eta gerora beste bide bat jorratzea nahiago dute. Iparraren kasuan, bertsolaritza txiki geratu zaionaren sentsazio bat dago; kultura beste posizio batetik bizi duena, eta hortik begiratuta, ez dena hain interesgarria. Baina muinean badu horrelako identitate frustratu bat, euskalduntasun arkaiko bati lotutakoa.

U.G.: Uste dut Martinek miresten duela Iparra. Beti gutxiesten duen arren, eragiten dio esaten dion guztiak. Egonezin bat pizten dio, eta kasu egiten saiatzen da.

Bertsolaria ez den pertsonaia bakarra Urko da.

U.G.: Urko da Martinen betiko laguna. Bertso mundutik oso urruti dago, baina Martinengatik joango da, finalera eta joan behar den tokira. Beti dago hor, onean eta txarrean.

B.G.: Leialtasunaren figura da. Lagunekiko eta ideiekiko. Bere familiak euskal gatazkan bizi izandakoari oso lotuta. 80ko hamarkadan bizi da oraindik. Gaur egun asko hitz egiten ez diren gauza batzuk gertutik bizitzea tokatzen zaion pertsonaia bat da.

U.G.: Martinek edo ingurukoek gutxietsiko luketen pertsona da, ‘hemen dago betikoa, betikoarekin…’. Baina beti hor dago, eta bere idealak defenditzen eta bere lagunak defendatzen jarraitzen duena beti da Urko.

Eta nor da Sara, Martinen bertsokide feminista?

U.G.: Etengabe Martin bere lekuan jartzen duen pertsona da Sara. Martin askotan joaten zaio negarrez, bere arazoak kontatzera. Errealitatea jartzen dio Sarak.

B.G.: Sarak oso diskurtso landua dauka, oso kontziente da bere lekuaz. Eta etengabe interpelatu eta zirikatzen du Martin. Komikiko pertsonaia interesgarriena da bera.

Momentu bereziena mendi bueltarena da. Sarak dioenean berak “zailagoa eduki duela”. Nola konturatu zineten zuek horretaz?

B.G.: Nik momentu oso grafikoa izan nuen, klak egin zidana. Bertso afari batera joan ginen antzeko mailan genbiltzan bertsokide bat eta biok. Antolatzaileekin hitz egiten ari ginenean, konturatu ginen niri bakarrik hitz egiten zidala, eta berari begiratu ere ez. Eta emakume bertsolari hori, nire antzeko maila edukita, nire laguntzaile gisa tratatzen zuela. Jolas bat hasi genuen, antolatzaileak niri galdetzerakoan, nik berari begirada bat botatzen nion, eta berak erantzuten zion, eta momentu batean urduri jartzen hasi zen antolatzailea… Autoan bueltan, esan zidan askotan pasa zitzaiola hau. Baina niri inoiz ez.

U.G.: Ni atzera begira jartzerakoan, gauza askotaz konturatzen naiz. Gaztetxean eta horrelakoetan nenbilen garaietan, askotan ibiltzen nintzen txiste errazaren bila, eta beti ziren txalotuak. Neskak botaz gero, ez zuen publikoaren aldetik harrera bera. Soilik onartzen zitzaion hori genero gaiei lotuta bazen, edo aldarrikapenei lotuta bazen. Egiaztatutako zerbait bazen. Zerbait azkarra, burutsua, bat-batekoa bazen, orduan ez. Hori orain ikusten dut argiago.

Komikian Martin saiatzen da “pribilegioen eraztuna” apurtzen. Zer egin behar da horretarako?

B.G.: Bertsolari izatea denontzat da zaila. Aitortza handia jasotzen dugu, baina momentu txar asko bizi ditugu ere. Baina batzuentzat zailagoa da, gorputz batera jaio zarelako eta ez bestera. Kontzientzia hori landu behar da. Ez esatea ‘nik ere zaila eduki dut’. Ez. Alderantziz. Zuk eduki dituzu lagundu zaituzten ezaugarri batzuk.

Bestetik, erreferenteak lantzea. Martini pasatzen zaiona: berak ustez diskurtso bat dauka, baina bere erreferente guztiak gizonak dira. Umoreari buruz hitz egitea garrantzitsua da ere: zeri egiten diogun barre. Botere harremanak nola azaltzen diren publiko aurrean, nork aukeratzen dituen doinuak, nork gai bat nondik eraman… gai teknikoak dira ulertzeko zailak direnak, baina zer egina badago.

Gaietan ere bai: zein diren gai unibertsalak eta zein emakumeen gaiak. Hilerokoa zergatik da emakumeen gaia eta gizonen depilazioa gai unibertsal bat? Zergatik futbolzaleak ez diren emakumeek kantatu behar dute Realeko gizonen azken garaipenari buruz? Horri buruz jakin behar dute? Eta guk nesken partidena ez?

 

Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik

 

Prekarietatea oso presente dago istorioan. Zuen egoerak ere prekarietatetik pasa direnaren seinalea?

U.G.: Gure belaunaldia oparotasunean hezia izan da. Gu izango gara lehen belaunaldia gure gurasoena baina okerrago biziko dena. Urteak pasa ahala, eta ardura gehiago izan ahala, konturatu naiz hau ez dela nik uste nuen bezala. Oparotasunean bizi behar genuenoi, krisian bizitzea tokatu zaigu.

B.G.: Prekarietate orokorraz gain, badago beste bat, euskal kulturari lotutakoa. ‘Bertsotara bakarrik dedikatzen zara?’ galderari, baietz erantzuten diot; batez ere bertsotatik ateratzen dudala bizibidea. Andoni Egañak behin esan zuen, urtean 200 plazatan fitxatzen zuela eta beti puntual.

Zorte pixka bat badugu ere. Nik autonomoetan alta eman nuenean, bertso munduko kideek laguntza eman zidaten. Kultura den basamortu horren barruan bertsolaritzak badauka talde bat eta egitura bat babes minimo bat ematen dizuna. Oso babes txikia eta puntuala da, baina batzuetan babesa sentitzea bera bada nahikoa. Lide Hernandoren elkarrizketan [hedabide honek 2021eko azaroaren 5ean argitaratu zuen] transmititzen zuen bakardade sentsazio hori, bertsolarion kasuan badago nori deitua eta non babestua.

U.G.: Niri kontrakoa gertatzen zait, marrazkilari moduan ateratzen naizenean plazara. Komikia atera edo beste edozein ilustrazio lan, eta jendeak pentsatzen du hortik bizi naizela. Zure kontrakoa, Beñat. Lau sosagatik eta erdi borondatez egiten dudan lan bat da askotan, jornada osoko beste lan bat egiten dudan bitartean, eguneroko ogia ateratzeko.

Zuek zergatik hartu zenuten erabaki desberdina?

U.G.: Ibilbideak ere eramaten zaitu erabaki hori hartzera. Beñat ibilbide batek eraman du une batean erabakia hartzera. Eta baita ere dago honetaz soilik bizitzea zer den norberarentzako. Beñatek bertsolaritzaz bizitzeko apustua egin duenean, gutxiagorekin bizitzeko hautua egin behar izan du ere.

B.G.: Erabakia baino, aukera bat da. 2017an erabaki nuen bertsolaritzaz bizi nahi nuela, ordura arte, beste lan batzuei bertsolaritzari baino ordu gehiago eman behar izan nizkion eta. Zenbateraino den eskubidea bertsolaritzatik bizitzea? Zalantza daukat. 200 lagunek erabakiko bagenu, nork sostengatzen du? Nik uste dut gehiago dela egiten duzun hori duintasunez kobratzeko eskubidea duzula. Hori bai aldarrikatu behar dugula denok.

Martinen bitartez, garaia erretratatzen duzue. Kontraesan eta zalantza gehiago, erantzunak baino.

U.G.: Etengabe zalantzak, bai. Hain zuzen, seguru kontatzeko daukaguna hau da: dena galderak, dena zalantzak, dena kokatu nahia. Gure garaia horrela bizi dut nik.

B.G.: Martini hori pasatzen zaio, gatazka politikoaren testuinguruan hezi izan da, modu oso konkretuan, hizkera oso gogor batekin, egiten den guztiak funtzio bat izan behar du, erantzun oso zehatzak daude, alde zein kontra, bai edo ez. Dena oso markatua dagoen garai batetik dator. Borroka armatuaren fasea amaitu da, baina aldi berean gatazka ez da guztiz bukatu. Gatazka gehiago agertu dira, beste gatazka handi horrek ezkutatzen zituenak. Eta beste gatazka horietan ez gaude beti bando zapalduan, batzuetan tokatzen zaigu zapaltzaileak gu izatea. Horren barruan nola kokatzen gara?

Chill Mafiako Kilikik adierazi zidan Berlingo Harresiaren erorketa moduko garaian gaudela euskaldunok, beraien ‘31014’ kanta, belaunaldi kantu bat dela azalduz. Gure belaunaldiak ez du horrelakorik.

U.G.: Konplexuz betetako belaunaldi bat gara. Uste dugu aurrekoak gauza asko egin zituela. Misio batekin sortu izan bagina bezala, baina etengabe misio horretan porrot egiten ariko bagina bezala.

B.G.: Ez nago guztiz ados horrekin. Uste dut gure belaunaldia gauza asko egiten ari dela, eta ari garela. Guri kritika egiten zaigunean, aurreko belaunaldiaren bideak ez ditugula segitu eta abar, agian bide horiek ez zihoazen beraiek uste zuten lekura ere. Gai oso handiez ari gara, baina jai eredua aldatu da, Donostian denda txiki guztiak ixten ari dira, erdigunea turismorako etxebizitzak bideratzen ari dira, jendea kanpoko auzoetan edo herrietara doa Añorgakoak ere, Villabonara, Usurbilera, Lasartera…. Aldaketa horiek guztiak ari dira gertatzen, eta guk bitartean jarraitzen dugu eztabaidan ea 80ko hamarkada hobeto zen egungoa baino. Komeni ez zaizkigun eztabaida batzuetan sartzen gara, baina guri tokatzen zaigu gure burua definitzea eta gure borrokak zein diren esatea…

Beñat, iritzi artikulu batean honela zenioen: “Bilintxek ataririk gabeko kale estu bat dauka Konstituzioak plaza bat daukan hirian”. Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen egoera nolakoa da hirian?

B.G.: Hizkuntza bat igerileku baten modukoa da: zabalera dago, zenbat jenderengana hedatzen den; luzera dago, zenbat irauten duen hizkuntza horrek; eta sakonera, hizkuntza horretan zenbateraino murgiltzen garen. Uste dut luzera eta zabaleran ondo goazela, baina sakonera falta zaigula.

Bertsolaritzari dagokionean, gu hasi ginenean baino askoz hobea da egoera. Hezkuntza arautuan ume pilo batek jasotzen du bertsolaritza. Ikatz kalean edonor etortzen zaizu parrandan puntu bat botatzera. Gu hasi ginenean ez zitzaigun inor etortzen. Uste dut gainera bertsolari asko bizi garela hemen, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Manex Mujika… Eta erreferentzia asko daude, gazte asko ari dira sortzen. Egoera ona da, eta justu hizkuntzari lotutako borroka horretan interesgarria da jokatu dezakeen papera, baina ez dakit kontziente garen.

U.G.: Artikulu horretan aipatzen zenuen, Beñat, Bilintx zerbaitera iritsi bazen, bere jarduna legitimatzen zuen inguru bat bazuelako zela. Gu umetan hasi ginenetik, beti Donostia maiuskula hartuta kritikatzen genuen. Baina Donostian beti izan dugu saioak jarri dizkigun jendea, zoriondu gaituena, gure bila etorri dena… Eta alde horretatik aitortza txiki bat merezi duena. Beti egon da talde bat, gu bezalakoak zaindu dituena.

Añorgan, oraindik Donostia da eta [barrez], gazte batzuk etorri zitzaizkidan bertso eskola sortu nahi zutela eta. Beti ibili gara gu, goitik behera sortzen saiatzen. Eta derrepente bost-sei gazterekin ari gara egiten, eta gainera erabat ludikoa eta ondo pasatzera bideratuta, eta eskolaz gain gauzak antolatzeko gogoarekin. Oso pozgarria da.

Donostiari buruzko honelako komiki bat nolakoa litzake?

U.G.: Piztu Donostiak eskatuta kopla batzuk egin genituen iaz. Antzeko zerbait egingo nuke nik, komikira eramanda. Hala ere, Donostiarekiko harremanetik aparteago sentitzen naiz ni orain. Garai batean asko ibiltzen nintzen, bertan militatzen eta beste. Eman diren aldaketengatik edo, ez dakit ni aldendu naizen hiriarengandik edo hiria aldendu den niregandik.

B.G.: Egin dugun komikian ere, Donostiako gure belaunaldia oso identifikatuta sentituko da. Ikatz kalea gehiago agertuko litzake, baina gainontzeko gai asko hemen agertzen dira dagoeneko.

 

Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizikEz genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik 
Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik Ez genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizikEz genuen nahi Martin izatea protagonista, haren ingurua baizik