Frisierazko bertsolaritza ernaltzeko saiakera egingo dute

Frisierazko bertsolaritza ernaltzeko saiakera egingo dute –

Berria egunkaritik hartutako edukia.


Bartelje egitasmoa aurkeztuko dute Leeuwarden Frisiako hiriburuan, 2018ko Europako kultur hiriburutzaren baitan. Horrez gain, euskarazko bertsolaritzaren garapenari buruzko dokumental bat ere estreinatuko dute.

Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finala, 2017ko abenduan, Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia). /

 

Euskal Herriako bertsolaritzaren moldeak atzerrian arrakastarik izan dezakeen galdetu zioten Bartelje egitasmoko bultzatzaileek haien buruari, eta Frisian, bertako hizkuntzan eginiko bertsolaritza abiatzen saiatzea erabaki dute. Maiatzaren 18an emango dute ezagutzera proiektua, Leeuwarden hiriburuan, 2018ko Europako kultur hiriburutzaren hizkuntzen gunean.

Egun berean aurkeztuko dute Hizkuntza gutxitu baten arrakasta film dokumentalaEuskarazko bertsolaritzaren garapena azaltzen du lanak. Barteljeegitasmoko bost sustatzaileetako hiru Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan ziren 2017ko abenduan, eta egun hartako bizipenak jaso dituzte dokumentalean. Maiatzaren 19an eta 20an emango dute estreinakoz frisiar telebistan zein Herbehereetako telebista nazioalean.

Bertsolaritzaren fenomenoari frisiar izen bat ematerako, Bartelje hitza iruditu zaie egokiena proiektuaren sortzaileei. Batetik, bart eta bertsolaritza hitzaren berthasiera ez daudelako elkarrengandik hain urrun; bestetik, bartelje hitzak, boartsje[jolastu] aditzari keinu egiteaz gain, bataila ere iradokitzen duelako, lehiaren zentzuarekin ulertuta.

Bertso bat osatzeko arauak zein diren azalduko dituzte egitasmoaren aurkezpenean, eta bertso bat osatzera gonbidatuko dituzte bertaratzen direnak. Antolatzaileek 150 lagun inguru gonbidatu dituzte (idazleak, poetak, slam poetak, artistak, hizkuntza txiki eta gutxituen zaleak…).

Frisierazko bertsolaritzaren lehen saio nagusia uztailaren lehen astean egingo da, Leeuwardengo hizkuntzen gunean, eta euskal eta frisiar bertsolaritza uztartzea izango du helburu.

Hona Bartelje egitasmoko sustatzaileek euskal bertsolaritzari buruz egin duten dokumentalaren trailerra:

Frisierazko bertsolaritza ernaltzeko saiakera egingo dute