Gerturatu Eta Lau: parte hartzeko bertso saioak

2021-04-20

Gerturatu Eta Lau –

Bertsozale Elkartearen ataritik.


Lau saio izango dira, bakoitza bertsolaritzari dagokion gai jakin bati lotuta. Saio bereziak izango dira, bertsozaleak ere saioetan parte hartzera gonbidatu nahi baititugu.
 

Beti esan izan da bertsolaritza taldeko ekintza dela. Baina zenbateraino aztertu dugu taldetasun hori? Nolakoa litzateke bertsolaritzaren egitura bera feministagoa, kooperatiboagoa eta horizontalagoa balitz? Bertsolaritza elementu askok osatzen dute, eta batzuetan joera izaten dugu elementu horiek era isolatuan aztertzeko. Bertsolaria eta gai-jartzailea. Bertsolaria eta entzulea. Kantatzen dena eta kantatzen duen gorputza. Testua eta kantaera. Muga zurrunak ezarri ordez horiek lausotu eta bertsolaritza beste leku batetik biziko bagenu, ez ote genuke sorkuntzarako leku eta bide berririk aurkituko? 

Galdera eta hausnarketa horietatik sortu da Gerturatu eta Eta Lau (GEL); urrutitik begiratu izan ditugun pieza horien arteko harremana beste modu batean lantzeko ahalegina egin nahitik. Izenak berak ondo argitzen duen moduan, lau saio izango dira, eta bakoitza bertsolaritzari dagokion gai batean oinarrituko da: bertsolarien erabakimena, entzuleen erabakimena, kantaera eta gorputzen arteko harremana.

Maiatzaren 6an, 11n, 18an eta 25ean izango dira saioak. Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aurretik saio bakoitzari dagokion izen-emate orria beteta. Aukeratu gustukoena eta gorde zure lekua hemen:

Gauzkaten Eztarri Lerratuak

Maiatzak 6, osteguna. Donostia
Larratxo Kultur Etxea. 18:30
Etxahun LekueHaizea AranaMaddi Ane Txoperena eta Maialen Lujanbio

Gure Esku Legoke

Maiatzak 11, asteartea. Bilbo
Bilborock. 18:30
Eneko LazkozJone UriaMaider Arregi eta Oihana Iguaran

Parte hartzeko prest? Gorde zure lekua orain!

Gorputzak Esango Luke

Maiatzak 18, asteartea. Gasteiz
Baratza aretoa. 18:30
Ane LabakaAner Peritz eta Nerea Ibarzabal

Gaur Edozertarako Libre

Maiatzak 25, asteartea. Zarautz
Modelo aretoa. 18:30
Amaia IturriotzOihana Bartra eta Xabat Galletebeitia

Gerturatu Eta Lau denontzat izango da esperimentu. Horregatik, bertsozaleok ere saioetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Saio bakoitzaren aurretik, entzuleei saiorako jarraibideak emango zaizkie, eta, horrela, saioa osatzeko ardura ez da bakarrik bertsolariena edo gai-jartzaileena izango: guztion artean osatuko dugu ikuskizuna.

Bertsozale Elkarteak antolatu du ekimena, Plaza Biziberritzen egitasmoa babesten duten Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren babesarekin.

Parte hartzeko prest?

 

Gerturatu Eta Lau
Gerturatu Eta Lau