Hide Dohino, lehenengo bertsolari japoniarra

Hide Dohino, lehenengo bertsolari japoniarra –

Ane Albisu, EITB Media.


Hide Dohino Yokohama-ko historialaria Euskal Herrian dabil Gipuzkoako 1766. urteko matxinadak ikertuz eta euskara ikasteaz gain, bertsozaletasuna ere piztu zaio. Gaur igoko da oholtzara lehenengo aldiz Lizaso, Egaña eta Gaztelumendi anaiekin Ibaetan.

 

Donostiako Ibaeta auzoko Aingeru Zaindariaren eguneko jaietan oholtzara igoko da Hide Dohino japoniarra bertso batzuk eskaintzera. Oñatin bizi da eta bertako artxiboa arakatzen ari da, Gipuzkoako 1766garren urteko matxinadak ikertzen ari delako.

Historialari japoniar honen zaletasunak eta bere berri hobeto jakiteko, entzun “Faktoria” saioan egin diogun elkarrizketa.

Hide Dohino, lehenengo bertsolari japoniarra