Iker Iriarte: “Derrigor geratzeak gauza berriak sortzera eramaten gaitu eta elkartean horixe egin dugu”

2020-05-20

Iker Iriarte –

Harituzen eskutik (Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea) Tolosaldeko Atarian argitaratua.


Iker Iriarterekin hitz egin dugu egoera berrian sortu diren bertso saio mota berriez, eta zenbait online saioetako bertsoaldiak ekarri ditugu.

Iker Iriarte

Irratsaioari hasiera (H)arituzek etxealdian martxan jarri duen lehiaketako bertso irabazleak entzunez eman diogu. Segida berriz, COVID-19ak eragin duen geldialdiaren ondorioz, martxo amaieran, bat-batean sortu ziren  online bidezko hainbat bertso saiorekin egin dugu. Aitor Mendiluzek eta Oihana Iguaranek ere kantatu dute saio horietan eta beraien bertsoaldi batzuk ekarri ditugu.

Horiez gain, Bertsozale Elkarteak bi egitasmo berri jarri ditu martxan, eta Erandion egin asmo zen Euskaraldiaren aldeko bertso saioko bertsoaldiren bat ere entzun dugu, Kike Amonarriz baitzen gai-jartzaile.

Eta horren guztiaren tartean, Iker Iriarterekin, (H)arituzeko kidearekin eta Bertsozale Elkartean COVID-19ak kaltetu dituen plazei aterabidea emateko lanean ari den saltxeroarekin, hitz egin dugu.

Irratsaio amaierako kantua: Maria Solt ta Kastero; Hitzak: Etxaun Barkoxekoa; Musika: Benito Lertxundi.

Iker Iriarte