Jon Maia: “Ezin da gertatu herri bat prestatuago egotea disfrutatzeko bizitza salbatzeko baino”

2020-04-08

Jon Maia –

Gorka Zabaletak Baleiken.


Itxialdia hasi eta berehala Ixolamendu bertsoak ekimena jarri zuen martxan Jon Maiak: eskatzen dion jendearentzat egindako bertso pertsonalizatuak. 180tik gora egin ditu jadanik. “Larritasuna ez da ikusten balkoitik bagira, ez eta telebistari begira ere ez da ikusten; aldiz, bertsoak eskatzen dizkidatenean, bertso bakoitzak kaltetu bat dauka atzean”. 

 

“Oso pribilejiatua sentitzen ari naiz boluntariotza lan honekin bizitzen ari naizen esperientziagatik; ez zait ahaztuko bizitzen ari naizena itxialdi honetan jendearentzat bertsoak egiten”

 

“Bertsoa ez da medizina, baina une honetan funtsezko tresna izan daiteke jendeari laguntzeko”

 

“Askotan hunkitu egiten naiz, kontatzen dizkidaten historiengatik, oso intentsoa izaten ari da”

 

“Elkar zaintzaren kontzientzia hori geldituko dela uste dut”

 

“Eraiki ditugu kanon faltsuak zoriontsu izatea zer den erabakitzeko, eta horiek denak erortzen ari dira”

 

“Oso onak gara aldapan behera, baina ez hain onak aldapan gora; Ezin da gertatu herri bat prestatuago egotea disfrutatzeko bizitza salbatzeko baino”

 

Jon Maia
Jon Maia