Jose Maria Iparragirre 1881an hil zen, 61 urterekin, eskean eta kantuan

Jose Maria Iparragirre 1881an hil zen –

Gaur8n.


 

Gaur (apirilak 6) 142 urte hil zen Iparragirre olerkigile eta abeslaria. Munduan zehar kantuan eta eskean ibili ondoren, 61 urte zituela. ‘Gernikako Arbola’ Euskal Herriko ikur bilakatu zuen urretxuarrak.

 

Jose Maria Iparragirre 1881an hil zen

 

‘Gernikako Arbola’ izango da Jose Maria Iparragirreren (Urretxu 1820, Ezkio-Itsaso 1881) kantu sonatuena, kantuan eta gitarra eskuan gogoratuko dute gehienek, kalez kale kantari. Olerkaria, euskal abeslaria eta musikagilea izan zen, euskal kulturan erreferentzia handiko musikaria. Gerra karlistaren ondorioz Europan barrena ibili zen erbesteraturik, eta Argentinan urte batzuk egin ondoren, penumoniaz hil zen Euskal Herrian.

Euskal kulturgintzan eta artean egindako ekarpenagatik da ospetsua batez ere Iparragirre. Erromantizismoaren garaiarekin bete-betean jo zuen Iparragirreren arrakastak. Bertsolaritza zaharrean Euskal Herriko erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik nabarmenena da, gitarra eskuan musikatu ohi zituen bertsoak.

1834.urtean karlisten gudari talde batean sartu zen Gipuzkoako lehen batailoian. Karlos erregenahiaren guardiako kide izan zen, eta erbesteko bidea hartu zuen harekin batera 1839an. Frantzian jauntxo baten babesa izan zuen, eta Caroline Duprez abeslariarekin jardun zuen musika eta kantua ikasten, horretarako zituen berezko dohainak jorratuz. 1848an, frantziar agintariek erbesteratu zuten, 1848ko iraultzan giro nahasian jendaurrean Marseillesa abestu zuela eta.

Frantzia, Italia, Suitza eta Alemanian barrena ibili ondoren, Londresen azaldu zen 1851n, abeslari. Mazarredo jeneralak abesten entzun zion, eta zigorrik gabe sorterrira itzultzea proposatu. Euskal Herrira itzulita, 1855ean preso sartu zuten Tolosan, bere abestiek herriarengan pizten zuten sentimendu biziagatik.

Espainian zehar ibili zen Euskal Herritik erbesteratuta, eta 1859an Argentinan ezkondu zen Angela Karexeta gaztearekin, 19 urtez Argentina eta Uruguain zehar ibili baziren ere, beti izan zuten Euskal Herria gogoan. Bertako adiskide batzuek lagunduta egindako kontzertu batetik lortutako diruarekin itzuli ziren sorterrira 1877an. Eskean ibili zen, herriz herri kantuan, eta Ezkio-Itsasoko baserri batean hartu zuten aterpe, 1881ean euripean lo egin ondoren pneumoniaz hil zen arte 1881ean.

Jose Maria Iparragirre 1881an hil zen