Joseba Arregi, “Altzu”, hil da

2020-06-19

Joseba Arregi, “Altzu”, hil da –

Aitor Biainek Berria egunkarian.


Garairik makurrenean hasi zen Joseba Arregi Altzu bertsotan. Francoren diktadura indarrean zela ekin zion plazarik plaza aritzeari, artean 17 urte zituela. Ez zion inoiz erronkari muzin egin, ordea, eta tinko eutsi zion, harik eta 1989an kantatzeari utzi zion arte. Oztopo ugari izan zituen bidean, baina guztiei aurre egin eta gerraostean plazak eta txapelketak berreskuratu zituen belaunaldiko bertsolarietako bat izan zen. Igandean zendu zen, 86 urterekin.

Berriatuan (Bizkaian) jaio zen Arregi, 1934an. Jon Mugartegi ere bertan jaiotakoa da, eta, hain zuzen, Mugartegi bera eta Jon Azpillaga Berriatuara joan zen bizitzera 16 hilabeterekin izan zituen bertsotan kantu lagunik ohikoenak. 2018an hil zen Mugartegi, eta eta 2017an, berriz, Azpillaga.

1960ko hamarkadan, hiru aldiz hartu zuen parte Arregik Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta hiruretan iritsi zen finalera: 1962an, 1964an eta 1966an. Horrez gain, Txapelketa Nagusian ere hartu zuen parte, birritan: 1982an eta 1984an.

Joseba Arregi, "Altzu", hil da

XDZ

Joseba Arregi, “Altzu”, hil da