Nafarroako ikastetxeetan bertsolaritza irakasten jarraitzeko egitasmoa onetsi dute

Nafarroako ikastetxeetan –

Unai Sarriugartek El Correon.


Orotara lurralde historiko honetako 58 ikastetxetan emango dira bertsolaritza ikastaroak urtean barrena

Nafarroako ikastetxeetan
Duela 34 urte jaio zen Bertsolaritza Irakaskuntzan programa Nafarroan. / TELEPRESSS

 

Nafarroako ikastetxeetan bertsolaritza irakasten jarraitzeko egitasmoa onetsi dute. Orotara lurralde historiko honetako 58 ikastetxetan emango dira bertsolaritza ikastaroak urtean barrena. Berria duela egun batzuk eman zuen ezagutzera Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Hori dela medio, urteetako lankidetza hitzarmenari jarraipena ematea adostu dute Elkarteak berak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak

Duela 34 urte jaio zen Bertsolaritza Irakaskuntzan programa Nafarroan, bertako ikastetxeetan bertsolaritzaren oinarrizko edukiak lantzekohelburuarekin. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere bertsolari eta irakasle espezialistak jartzen ditu ikastetxeen eskura, eta, era berean, Nafarroako Gobernuak (hainbat udal eta mankomunitateez gain) diruztatzen du ekimena.

Pasa den astean berretsi zuten elkarlan hitzarmena, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan, Iruñean. Bertan, Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza Kontseilaria, Gil Sevillano Hezkuntza Zuzendari Nagusia eta Ander Perez Nafarroako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea egon ziren.

Aipatu bezala, 2020. urtean barrena Nafarroako 58 ikastetxetan izango da programa. Bertsozale egitasmoak gutxienez 125 ikastaldetan lantzeko konpromisoa hartu du bere gain, gutxienez 11 ikastorduko programatan. Hortaz, Nafarroako D ereduetako ikastetxe gehienetan (eta B ereduko gutxi batzuetan) izango da entzungai bertsolaritza.

Bertsolaritza Irakaskuntzan hezkuntza programak bertsolaritzaren oinarriak lantzea du xede, bertsogintzaren ezaugarri nabarmenenak irakatsiz eta euskal literaturan ahozko tradizioa ezagutzera emanez. Era berean, ikasleen artean euskarazko komunikazioa eta hitz-jarioa ahalbidetzea bilatzen dute, edota norbanakoaren sormena eta segurtasuna sustatzea.

Nafarroako ikastetxeetan