Nahasia

Nahasia –

Angel Errok Berria egunkarian.


NahasiaDimako herritik dator notizia, nik behintzat ETBko albistegian hala entzun dut: bertsolaritza eta heavy metala uztargarriak direla eta hala erakutsi dutela Dimetal festibalean. Ez dut uste inor harrituko zuenik, nahiz eta lehenago inoiz egin ez, gauza jakina baita bertsolaritza, tonika bezala, edozerekin nahas daitekeela.

Buruan erabili dut zer diziplinekin uztartu dugun geure kirol nazionala, halako zerrenda bat osatuta, hala nola bertsolaritza eta heavy metala. (Bat, bi, hiru, erantzun berriro): Bertsolaritza eta heavy metala, egina. Bertsolaritza eta flamenkoa, egina. Bertsolaritza eta Whatsappeko birala, egina. Bertsoa eta telepatia, egina. Bertsolaritza eta Urtezaharreko kanpaiak aurkeztea, egina. Bertsolaritza eta telekinesia, egin gabe. Bertsolaritza eta hip-hopa, egina. Bertsolaritza eta antzerkia, egina. Bertsolaritza eta zarzuela, nogaku edo mimogintza, egin gabe. Bertsolaritza eta mitinak, egina. Kongresuko tribunatik bertsotan aritzea, egina. Bertsolaritza eta gastronomia, egina. Bertsolaritza eta gay pornoa, egin gabe. Bertsolaritza eta Nintendoko Wii bideo-kontsola, uztartuta. Bertsolaritza eta dantza garaikidea, egina. Bertsolaritza eta ziklismoa, egina. Botilero aritzea bertsotan, egina.

Nahasia