Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdia epez luzatuko dute

Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdia epez luzatuko dute –

Zubimusu Ikastolaren webgunetik.


Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdia epez luzatuko dute
Arg: Aiurri

Apirilaren 2an amaitu zen Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdian parte hartzeko aukera, konfinamendu aroan. Ezohiko egoera aintzat hartuta eta hala egiteko aukera ikusita, antolatzaile garen Kilometroek eta Mintzolak zein babesle diren Zubimusu Ikastolak eta Hernandorena Kultur Elkarteak deialdira aurkezteko epea luzatzeko erabakia hartu dugu. Honenbestez, ikerlan proposamenak ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta ebazpena uztailaren 2an argitaratuko da, beranduenez.

Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) ahozko ondarearen bilketa, ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua, proiektuen ikergaia horixe izanik; bailarako ahozko ondarearen bilketa eta ikerketa, alegia. Hautatutako proiektua garatzeko 3.000 euroko dirulaguntza eta urtebeteko epea izango ditu ikertzaileak.

Oraindik garaiz zabiltza, beraz. Deialdiaren xehetasunak Mintzola Ahozko Lantegiko, Kilometroetako eta Zubimusu Ikastolako webguneetan topatuko dituzu.

 

Pello Mari Otaño ikerketa-beka eskaera orria
Pello Mari Otaño ikerketa-beka oinarriak

 

Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdia epez luzatuko dute