Sormene, egitasmo berritzaileen plaza

Sormene, egitasmo berritzaileen plaza –

Nontzeberri ataritik.


Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko asmoa dauka Sormenek, Galdakotik Euskal Herri osoarentzat. Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartzen ahaleginduko da: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak… Gaur berton abiatuko du bere programazioa.

Egitasmo berriak  bost helburu hauek ditu: Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak; euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak; Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea; sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea; eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea. Gainera, Sormene proiektuaren bereizgarria izango da, eta emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea ere helburu izango ditu.

Sormenek bi plaza izango ditu, fisikoa Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, eta birtuala sormene.euswebgunea.

Eta diogun bezala gaur abiatuko du bere programazioa honako xehetasunekin: abenduaren 14tik 18rako goizetako emanaldiak, soilik ikastetxeentzat izango dira. Abenduaren 14, 15, 16 eta 17ko arratsaldeetako emanaldiak Torrezabalen izango dira. Sarrerak emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik hasita eskuratu ahal izango dira takilan (18:00etatik aurrera, beraz). Webgunean ere ikus-entzun ahal izango dira. Eta abenduaren 18ko arratsaldetik abenduaren 20 arratsaldera bitarteko emanaldiak, soilik webgunean izango dira.

Gaur hasteko, bertsoa eta antzerkia Erradikalak ginen lanarekin, Ane Labaka eta Beatriz Egizabalekin, Torrezabalen, 19:00etan. Eta bihar, literatura errezitaldia Lizar Begoña, Leire Bilbao, eta Miren Agur Meaberekin. Musika Arkaitz Minerrek jarriko du. Ekitaldia Torrezabalen, ordu berean.

Datozen egunetarako hitzordu guztiak hemen dituzue kontsultagai.

Sormene, egitasmo berritzaileen plaza

Sormene, egitasmo berritzaileen plaza