Tele-bertsolaritza Liverpoolen

Tele-bertsolaritza Liverpoolen –

Noticias de Navarratik.


Tele-bertsolaritza egongo da Liverpoolen azaroaren 1era arte

Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Fakultateak antolatzen du Iberian and Latin American Week delakoa

DEIA.EUS – 2019(e)ko urriaren 29a, asteartea – 11:08etan eguneratua

Tele-bertsolaritza Liverpoolen
Liverpool (Etxepare)

 

BILBO. Bitxikeria badirudi ere, euskal kultura Ingalaterran sustatu nahiean, tele-bertsolaritza ikus daiteke atzotik, urriaren 28tik, azaroaren 1era arte, Liverpoolgo Unibertsitateak antolatzen duen Iberian anda Latin American Week-ean. Horrez gain, euskal kulturari buruzko hitzaldi bat egongo da baita ere.

Gure kulturarekin lotutako ekintzak bihar, urriaren 30ean, izango dira zehazki. Goizeko 11:00etan, Unibertsitatean tele-bertsolaritza saio bat izango da. Lehenik, bertaratzen direnek What is bertsolaritza? izenekobideo laburra ikusiko dute eta, ostetik, German Urteaga bertsolariak Skype bidez bertsolaritza zer den azaldu eta bertso-saio bat eskainiko du. Amaitzeko, galderentzako tarte bat ere egongo da.

Egun berean, eguerdiko 12etan, Nancy Francis izeneko doktoretza ikasle eta ikerlari batekhitzaldi bat emango du “Feminist Spring” izenpean. Hitzaldian, Euskal Herrian egindako egonaldi batean garatutako feminismoari buruzko ikerketaren azalpena emango du. Mugimendu feminista Euskal Herrian hartzen ari den bide berriez eta eboluzioaz arituko da Francis. Horrez gain, bertan egindako bi urtetako landa-azterketan bildutako ikus-entzunezko materiala partekatuko du entzuleekin.

Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Fakultateak antolatzen du Iberian and Latin American Week delakoa. Aipaturiko bost egunetan zehar, orotariko ekintzak izango dira Unibertsitatean zein hiriko bazterretan: hitzaldietatik hasita tailerretaraino, adierazpen kulturaletatik janari dastaketetaraino.

Tele-bertsolaritza Liverpoolen