Txapelketei agur esan dieten bi erraldoiak

Txapelketei agur esan dieten bi erraldoiak –

Aitor Sarriegik eta Igor Elortzak agur esan diete bertsolari txapelketei. Euren sorterrietako tokiko hedabideek (Anboto eta Goierriko Hitza) albistea jaso dute. 


Txapelketari agur esan dio Elortzak, bosgarren amaitu duen final handian

Anboto 2017-12-17 21:04   KULTURA  DURANGO

Txapelketei agur esan dieten bi erraldoiak

Maialen Lujanbiok jantzi du txapela, bere ibilbidean bigarrenez. 14.600 bertsozale batu dira BECen, emozio handiko finalean.

Igor Elortzak Euskal Herriko txapelketan gehiago ez duela kantatuko iragarri du azken agurrean. Bere zazpigarren txapelketan, laugarren finala zuen dagoeneko, eta buruz burukora sartzea amesten bazuen ere, bosgarren postuagaz konformatu behar izan du. Saio ona egin du durangarrak; goizean ondo hasi eta beherantz joan da, baina arratsaldeko saioan gora etorri da berriz, eta ale bikainak utzi ditu.

Lujanbiori Sebastian Lizaso bertsolari mitikoak jantzio dio txapel beltza.

 

INOIZKO FINAL ONENAREKIN ESAN DIO AGUR SARRIEGIK TXAPELKETA NAGUSIARI

 

Txapelketei agur esan dieten bi erraldoiak

 

Hirugarren eta azken txapelketa nagusia jokatu du Aitor Sarriegik, orain arteko hiruetatik saiorik onena izan du gaurkoa. Goizeko saioan oso lan ona egin eta gero, arratsaldean ere fin ibili da beasaindarra, nahiz eta ez duen goirik jo. Azkenean, sailkapeneko seigarren postuan bukatu du, eta buruz burukotik oso gertu ibili da.

Maialen Lujanbiok irabazi 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Aitor Mendiluze izan du lagun buruz burukoan. Haien atzetik gelditu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Igor Elortza, eta seigarren egin du Sarriegik. Hemen puntuazioak:

  1. Maialen Lunjanbio      1756
  2. Aitor Mendiluze           1680,5
  3. Sustrai Colina               1137,5
  4. Amets Arzallus             1136
  5. Igor Elortza                   1124
  6. Aitor Sarriegi                1107,5
  7. Beñat Gaztelumendi   1076,5
  8. Unai Agirre                   1072,5

Agurrean, bere azken txapelketa izango duela gogorarazi du Sarriegik, eta “Aurkituko nauzue maite ditudan gauzetan, eta horien artean, Euskal Herriko plazetan” kantatuz bukatu du.

Txapelketei agur esan dieten bi erraldoiak