Xenpelar dokumentazio zentroaren artxiboa, Interneten kontsultagai

2017-02-04

Xenpelar dokumentazio zentroaren artxiboa

Informazio hau EITB-ren ataritik harrtu dugu.

…………………………………………………………………………………………….

Xenpelar dokumentazio zentroaren artxiboa, Interneten kontsultagai

 

Xenpelar dokumentazio zentroaren artxiboaBertsolaritzari eta, oro har, ahozkotasunari buruz argitaratutako 548 liburu eta artikulu Interneten irakurtzeko moduan jarri ditu Xenpelar dokumentazio zentroak.

Xenpelar bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratzeko sortutako dokumentazio zentroak bere eraikinean batutako material guztia Interneten kontsultagai jarri du.

1991tik aurrera, bertsolaritzari, ahozkotasunari eta munduko kantu inprobisatuari buruz argitaratutako liburu eta aldizkariak bildu ditu zentroak orain arte. Orain, liburutegian jasotako lanak denon eskura jarri dituzte, dokumentazio zentroan bertan ez ezik, Interneten ere.

Bertsolaritzari buruz idatzi den gehiena aurkitu ahal da bertan, zentrotik azaldu dutenez. 548 liburu eta artikulu Interneten bertan irakurtzeko moduan daude, eta gainerakoak, paperezkoak, dokumentazio zentroan kontsulta daitezke. Guztira, ia 6.600 lani buruzko datuak eskaintzen dituzte Sarean.

Xenpelar dokumentazio zentroaren artxiboa