[PERLAK] Bidaiak: bertso saio nahaiago zezenketa baino (1864)

bertso saio nahaiago zezenketa baino –

Oscar Comettant (1819-1898) frantziarra konpositorea, piano-jotzailea eta bidaiaria izan zen. Hiru alor horiei eskaini zien bizitza, askotan hirurak uztartuz. Horrela, 1852tik 1855era, bira amaigabe bat egin zuen Estatu Batuetan solista gisa piano kontzertuak eskainiz, bidaia hartan bertan hainbat pieza sortuz eta bueltan bidaia hari buruzko bi liburu argitaratuz. Erretiratzerako, dozenatik gora bidaia liburu (Estatu Batuak, Danimarka, Pirinioak, Australia, Ipar Poloa…), ehunka kontzertu, ehun bat musika pieza berri eta musikologiari buruzko hainbat lan egin zituen.

60ko hamarkada hasieran Bordelen zegoen. Danimarkako bidaia luzea egin ondoren, Pirinioen inguruak ezagutzeko proiektua ari zen prestatzen, eta lagun batek Tolosara gonbidatu zuen, bertako zaindariaren festak, sanjuanak, bizitzera.

Horiek guztiak Le Siéclen kontatu zituen Comettantek, garai hartan, 70.000 aleko tiradarekin, Frantzian itzalik handiena zuen egunkaria. 1864ko azaroaren 19an eta 20an argitaratu zuten bidaia kronika, Quelques pas en Espagne. Lehen atalean Donibane Lohizunetik Tolosara eginiko bidaia kontatzen du, Baiona, Ziburu, Behobia, Irun eta Hondarribia igarotzean ikusitakoak ekarriz. Kontrabandisten inguruko kontuak, euskal kantak abestu dituen emakume korua eta Ziburuko ijitoen dantzak dira deigarrien suertatu zaizkionak. Bigarren atala, aldiz, Tolosan topaturiko giro bikaina deskribatuz hasten da. Laster okertuko zaizkio baina gauzak bidaiariari: bertako jendeak zezenketa ikustera joateko animatzen ditu, bere laguna prest dago, eta alkatearen gonbidapena ere iristen da atzerritar ilustreentzat; Cometantek zalantza egiten du, animalien babeserako elkarte bateko kide baita, baina, bestelde, ez du inoiz zezenketarik ikusi, eta azkenean joatea erabakitzen du.

Pauso batzuk Espainian

Hasiera batean grazia egiten dio kontuak, bertako musika, jendetza, toreroen paseilloa, arnasten den jai giroa… zirkua dakarkio burura. Baina pikatzailea zezenari eztena sartzen hasi bezain pronto erabat damutuko da hartutako erabakiaz:

—“Zer gertatzen zaizu?”, esan zidan alkateak, “oso zurbil zaude”.

—“Hala da”, esan nion, “bihotzeko eritasun bat daukat”.

“Kaxatik kanpo pauso batzuk ematen lagundu zidaten [lehen lerroan jarri zituzten bi atzerritarrak] eta nire zentzumenak berpiztu zituen cordial bat hartu nuen. Ezin nuen gisa horretako ikuskizun ikaragarri higuingarri bat odol hotzean ikusi. Pikatzailearen ariketan gizakiak ez du inolako arriskurik jasaten, baina zaldiak ez du zezenarekiko defendatzeko inolako modurik; ez da giza ankerkeria elikatzen duen sufrimenduaren gorazarre bat baino”.

Rousseauk gizakia berez ona dela esaten duela gogoratzen du ironiaz eta beste zenbait filosofok Jainkoaren irudira egina dagoela defendatzen dutela. Umoreak gutxi iraungo dio, ordea, banderilleroen nahiz matadorearen lana baitatoz jarraian: “(…) Harakin eldarniatuen suntsiketa eszena honen ondotik, ikuskizunak banderilleroen eta matadoraren ariketekin jarraitzen du. Banderilleroarenak graziosoak izango lirateke ez balitz hazbete eta erdi dituen dardo bat hondoratzen duela zezenaren lepoan (…)”.

Zezenketa bukatu ondoren, Frantzian berehala debekatu behar liratekeela errepikatu ondoren, kafetegi batean sartzen dira bi lagunak gorputzaldi txarra uxatzera. Bertso saio batekin egiten dute topo bertan, eta, euskara ulertzen ez badu ere, gustatu egiten zaio Comettanti:

“Ankerkeria guzti horien pilaketak eragindako buruko mina uxatzeko nire lagun abokatuak paseo bat ematera gonbidatu ninduen eta ibilaldiak, hainbeste señorita polit ikusita, inpresio penagarri haiek ahaztea ekarri zidan. Gero, kafetegi batera sartu ginen eta freskagarri bat eskatu. (…) Gugandik hurbil dozena erdi bat inprobisatzaile edo bardo herrikoi, coplariac deitzen zaie, eseri ziren mahaira. Euskaraz inprobisatzen dute, txandan, erraztasun harrigarriz eta doinu jakin bati jarraitzen dioten ahapaldi luze samarrak osatuz. Euskal hizkuntza dagoen harmoniatsuenetakoa da. Ikerlariek apenas dakite ezer berari buruz”.

Bertsolarien ikuskizunak euskarari buruz entzun dituen azalpenak eskaintzera darama:

“(…) Fabre anderearen arabera harmoniatsu eta berezi bezain aberats eta adierazkorra da euskara. Kasuak amaierekin markatzen ditu, deklinazio bakarra dauka, eta preposizioak hitzaren baitan integratzen dira, beste hizkuntzetan oso gutxitan ikusten den ezaugarria; aditzak ere aldaketa txiki batzuk izan ditzake hizketa-lagunaren adina edo generoaren arabera (…)”.

Eta, nola ez, platerkada eder banaren aurrean bukatzen dute bi lagunek; ez dira erraz konformatzekoak, ordea:

“Kafetegitik atera ginenean puchero famatua jatera joan ginen. Aza, saltxitxa moduko bat, txahal haragi egosia eta garbantzu sahiestezinek, ilar hori moduko batzuk, osatzen dute. (…) Ardoa atsegina litzateke ez balitz berau gordetzeko erabiltzen duten ahuntz larruaren zaporeak kutsatzen duela; olioak guk lanparetarako erabiltzen duguna dakarkit gogora (…)”.

 

bertso saio nahaiago zezenketa baino
Oscar Comettant (1819-1898)

 

Quelques pas en Espagne, Oscar Comettant, Le Siécle 1864ko azaroaren 19an eta 20an

 

—Qu’avez-vous ? me dit l’alcade; vous pâlissez.

—En effet, lui dis-je, je me sens mal au coeur.

On m’aida à faire quelques pas hors de la loge, et je pris un cordial qui ranima mes sens. Je ne pouvais contempler de sang-froid l’abobinable spactacle d’une pareille course. L’exercice du picador, dans laquel l’homme ne court pour ainsi dire aucun danger, et dans lequel le cheval ne peut en aucune façon se défendre contre le taureau, n’a autre but que de donner en pâture à la férocite humaine le spectacle de la doleur.

(…) Aprés cette scène d’abattoir par des bouchers en délire, la course continua par les exercices connus des banderilleros et du matador. Les exercices des banderilleros seraient gracieux si on ne savit que chaque dard s’enfonce d’un pouce et demi dans le cou du taureau ()

Pour dissiper le mal du tète que m’avait donne cette débauche de cruautés, mon ami l’avocat me conduisit à la promenada, où la vue de tant de belles senoritas me fit un peu oublier tant de pénibles impressions. Puis nous allàmes au cafe prendre un rafraichissement (…) A une table, prés de la nòtre, vinrent s’asseoir une demi-douzaine d’improvisateurs, bardes populaires qu’on appelle coplacariacs. Ils improvisent en basque, chacun à son tour, avec une merveilleuse facilité, une strophe assez longue sur un air donné. La langue basque est une langue des plus harmonieuses.

(…) Cepedant, d’après M. Fabre, elle est aussi riche, aussi expressive qu’elle est harmonieuse et originale. Elle marque par les terminaisons les divers cas des mots; elle n’a qu’une déclinaison; mais ce que se voit rarement das toute autre langue, c’est que la plupart des prépositions s’incorporent a leur régime; les verbes subissent même de légeres variations suirvant l’age ou e sexe de la personne à qui l’on parle ou qui vous parle (…)

En sortant du café, nous allâmes manger le fameux puchero, qui se compose de choux, d’une espèce de saucisse, de boeuf bouilli et des invévitables garbanzos, sorte de pois chiche (…) le vin serait agréable s’il ne sentait pas horriblement la peau de beuc des outres où on l’enferme; l’huile à manger fait regretter notre huile à quinquet (…).

 

 

bertso saio nahaiago zezenketa baino bertso saio nahaiago zezenketa baino bertso saio nahaiago zezenketa baino bertso saio nahaiago zezenketa baino bertso saio nahaiago zezenketa baino bertso saio nahaiago zezenketa baino bertso saio nahaiago zezenketa baino bertso saio nahaiago zezenketa baino