[PERLAK] Txirritaren arrastoa

Txirritaren arrastoa –

1930eko hamarkadako bi txapelketen kroniketan nahiz Ramosen elkarrizketan nabaria da mito bizi bat zela hernaniarra. Fernando Amezketarraren pareko ateraldi eta pasadizo andana egozten zitzazkion, eta bertsolariek eurek ere maisutzat zeukaten. Adinak eta kiloek nahieran mugitzea eragozten bazioten ere, jendeak bere presentzia eta bertsoak eskatzen zituenez, plazarik plaza jarraitzen zuen eta alde batetik bestera gurdiz edo automobilean eraman behar izaten zuten, beti inguruan sekito ikusgarri bat zuela.

Aurreko maisu handiarekin, Pello Errotarekin, alderatuz, ordea, askoz oihartzun mediatiko gutxiago izan zuen 1936ko txapela irabazi arte. Pello Errotaren erregetzak, XIX. mendeko azken hiru hamarkadetan, Lore Jokoen eta klase jasoen bertsolaritzarekiko interesaren loraldiarekin egin zuen bat, eta bere eskarmentua, ahalmena, bertsokera, itxura fisikoa edo izaerari buruzko hainbat zertzelada jasota geldituko dira garaiko kronikarik zabalenetan[1]. Mende berriarekin Txirritaren erregetza etorri zenerako, ordea, loraldi hori gainbeheran zen, eta desagertu egin ziren bertso kronika zabalak. Txirrita 1897ko Lore Jokoetan aipatzen da lehen aldiz, eta gerora ikus daiteke berak eta Pello Errotak osaturiko bikote artistikoa zela saio garrantzitsu gehienetako kartela (1915eko Lore Jokoetan ageri da azkeneko aldiz asteasuarra), baina prentsako testurik gehienak ez dira el humorístico Chirrita gisako aipamen soiletatik pasatuko.

Ikusezintasun hori, ordea, ez da erabatekoa izango. Lau testu apartatu dira bertsolariak bere garaiko prentsan utzitako arrastoaren ale esanguratsuenak izan daitezkeenak.

 

 

VII.I. EPAIKETAN LARRI (1916)

Txirritak prentsan duen lehen aipamen luzea epaiketa baten kronikak dakar. Bertso batzuk jarri izanagatik epaitu zuten hernaniarra 1916an. Aldizkari honetan ikerketa oso konpletoa argitaratu zuen duela gutxi Mikel Tabernak, eta ez gara testuinguratze lanetan luzatuko; interesa izan dezakeena lan horretara bideratzea iruditzen zaigu egokiena[2]. Hala ere, ezin izan zaio testua bilduma honetara ekartzeko tentazioari eutsi. Batetik, oso testu interesgarria delako, eta, bestetik, Tabernaren lanean prentsako testua bera modu jarraitu batean irakurtzeko modurik ez zegoelako.

Besteak beste, akusazioaren eta defentsaren argudiaketaren berri ematen du kronikak: defentsak bertsoen itzulpena ez zela zuzena argudiatu zuen bertsolariaren alde; akusazioak, aldiz, deliturako ezinbesteko bitarteko gisa salatzen zuen bertsolaria. Edo bertsolariaren izua ere deskribatzen du kronistak, bere ezjakintasuna azpimarratuz.

Epaiketaren eszenaratzeak Txirritari izutu izana litekeena da, baita lege kontuetan ezjakin bat izatea ere, baina tontotik ezer gutxi zuen bertsolariak: egunkari berak azaroaren 10ean argitaratzen duenez, hiru urte eta erdian Legasatik 25 kilometroko eremu batean sartzeko debekua, eta 250 pezetako isuna nahiz epaiketaren kostuen laurdena ordaintzera zigortu zuen epaiak, baina ezin izan zitzaion zentimorik kobratu, Txirrita desagertu egin baitzen.

Diario de Navarraren testuak eta Tabernaren ikerketak urte haietako gutxiespena gogorren pairatu zuen bertsolari modu baten profila osatzeko baliagarriak suertatzen dira

 

Txirritaren arrastoa

 

 

Tribunales, Eme. Diario de Navarra, 1916ko urriaren 31n.

 

‘… á vosotros mi canto consagro’. Y efectivamente, el canto del versolari fué tan avieso que se cayó en las redes del Código penal.

El conocido versolari guipuzcoano ‘Chirritak’ (sic) -creemos que es de Hernani- José Manuel Lujanbio y el vecino de Legasa Tomás Alcaine, ocuparon ayer el banquillo ante el Tribunal de Derecho, acusados de los delitos de injuria y calumnia al alcalde pedáneo que fue de Legasa don Eusebio Babace.

El versolari estaba ayer aplanado a la vista del aspecto severo del Tribunal que había de juzgarle.

El no sabía de cosas tan serias y nunca pudo sospechar que las improvisaciones de su ingenio que derrochó pródigamente en catorce estrofas, inspiradas y mandadas imprimir por Alcaine, pudiesen llegar a constituir un delito. Es más, ni sabía quien era Babace ni tenía motivos para afirmar si era cierto que cobraba multas sin darles la inversión que manda la ley municipal.

El puso á contribución sus facultades al servicio de un encargo que, previo pago, le dio Alcaine; y sin duda, sin quererlo, se le corrió la pluma y lo que quiso ser un canto de ironía, resultó una sarta de disparates que levantaron en vilo a don Eusebio Babace de quien se decía, en los versos euskaros, unas cuantas cosas mortificantes por su gestión de autoridad y se le atribuía el hecho de haberse quedado para sí las cantidades que hacia efectivas por multas que imponía.

El caso es que los versos se vendieron á 10 céntimos, con un éxito loco, en Santesteban, el día 30 de Junio del año pasado, donde había gran afluencia de forasteros con motivo de las fiestas anuales que se celebraban.

La lectura de los versos produjo gran hilaridad y regocijo; tanto, que hubo momentos en que la algazara pública revistió caracteres de desorden y tuvo que intervenir una pareja de la guardia civil.

El juicio oral de esta causa-querella celebrado ayer fue interesante y laborioso; tanto, que en él se invirtieron dos horas y media en la sesión de la mañana y tres horas en la de la tarde (…)

En la declaración terminante, buscada por la acusación particular, encomendada al distinguido letrado don Manuel Aranzadi, fue el punto de partida para desarrollar su informe en la sesión de la tarde. Yo no hubiera traído aquí al versolari –decía- que en realidad es ajeno al delito, aunque instrumento empleado para cometerlo, pero por fuerza del imperio de la ley (…) hago responsables por igual a los dos procesados (…)

En último término informó el ilustrado letrado Don Gabriel Leiz que defendía al versolari, negando en rotundo que los versos en cuestión fueran constitutivos de delito; sirviéndose de punto de apoyo para argumentar con éxito la impugnación del delito, de las dos traducciones que se hicieron de los versos vascos, las cuales son completamente distintas.

(…) mientras la acusación pide para cada uno de los procesados por el delito de injuria la pena de 3 años, 6 meses y 21 días de destierro a 25 kilómetros de Legasa y (…) 3 meses y 1 día de arresto mayor, las defensas dicen que procede absolver a los procesados por no constituir delito alguno los versos denunciados.

El juicio quedó concluso para sentencia que habrá de dictarse dentro de treinta días.

 


 

[1] Esaterako, lan honetan jada jaso ditugun gaztelerazko lehen kronikan (1880) edo ingelesez idatziriko lehenengoan (1882).

[2] Ik. TABERNA, M. (2018): Txirrita epaileen jomugan (Legasa 1913 – Iruñea 1916). Bertsolari, 110. zb., 8-96 or.

Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoaTxirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa Txirritaren arrastoa