MAKARRIZKETAK – Bertsolari Aldizkariaren podcasta

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

2020-07-03

Makarrizketak –

Audiogintzak jauzi handia eman du azken urtean Euskal Herrian, eta podcast formatuan sortutako lanak ugaritu egin dira ezker-eskuin. Bertsolari aldizkarian bagenuen aspaldian esparru honetara igarotzeko gogoa. 1991n jaio ginen paperean, 1999an estreinatu genuen gure webgunea, eta orain uhinetara egin dugu salto.

“Makarrizketak” programa da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati emango diogu ahotsa, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lau atal estreinatuko ditugu 2020an. Lehena orain, udaren atarian, Andoni Egañaren eskutik; eta hurrengo hirurak udazkenean.

Makarrizketak

 

Zahar eta gazte,

senar eta emazte

ez senar eta ez emazte

bizardunak eta bizargabeak

beltzaranak eta blondak…

 

Hemen duzue “Makarrizketak”, gure lehen podcast xumea. Harpidetu, entzun zure audio plataforma kutunean, eta zabaldu! Udazkenean gehiago!

 

 

 

MUSIKA

  • Txalaparta – Oreka TX. Abestia: Aone
  • Han zeuden: Imanol Urbieta
Makarrizketak