Bertsorik sakonena, Hitzetik Hortzeran
Denboraldiko azken elkarrizketatua Jon Martin izan da, eta Xabier Lete izan dute hizketagai. Bilboko eta Andoaingo jaialdietako zati ugari emititu dituzte.
Denboraldiko azken elkarrizketatua Jon Martin izan da, eta Xabier Lete izan dute hizketagai. Bilboko eta Andoaingo jaialdietako zati ugari emititu dituzte.
26. Argi Berri Saria jokatu zen duela bi aste Ordizian. Bittor Altube eta Aitor Ugarte pasa ziren larunbat honetan ospatuko den Gabiriko finalera. Entzuleen saria ere Altubek irabazi zuen. Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan apirilaren 6an Gabiriako Osinalde elkartean.
Bi jardunaldi dohainik izango dira, eta beste biak ordainpekoak. Azken hauetarako sarrerak salgai daude atzoz geroztik.
Gipuzkoako Eskolarteko finala - Usadioari fidel, Itziarko Lastur auzoan ospatuko da Gipuzkoako Eskolarteko finala, apirilaren 12an. Oiartzunen egin zen eskolartekoaren azken saioa, Girizia Elkartean. Danel Etxeberria tolosarra gailendu zen bertan, [...]
Bi astez bertsolaritzako hausnarketarako plaza izan du martxan Bertsozale Elkarteak: Bertsolamintza. Larunbatean azken saioa izan zen, Villabonan. Bertan, bi asteetan zehar eskaini diren hitzaldi guztiak izan zituzten, baita bazkaria eta bazkalosteko bertso saioa ere.