UPNk eten egin du Lizarrako bertsolaritza programaren finantzaketa
Bagara kolektiboak salatu du Lizarrako ikastolan eta Remontibal ikastetxean ematen diren bertso eskolak gelditu egin direla, UPNren udal gobernuaren neurriak eraginda.
Bagara kolektiboak salatu du Lizarrako ikastolan eta Remontibal ikastetxean ematen diren bertso eskolak gelditu egin direla, UPNren udal gobernuaren neurriak eraginda.
Oraindik ez dira ase bertsolaritza eta literatura dastatzeaz - Txintxarri hedabidetik. Lasarte-Oriako Irakurle Txokoko lagunek duela hamar urte antolatu zuten aurrenekoz bertsoa eta literatura uztartuko zituen saioa, otordu eta guzti. [...]
Agertoki gainean lantzen duen ahozkotasunari arnas berria eman dio Miren Amurizak literaturara ekarrita. Bide berrien bilaketa da ‘Pleibak’. Jone eta Polly, elkar ‘galdu’ duten lagunak ditu protagonista. Dolua. Asko du minetik eta egunen batean elkarren begiradak gurutzatuko diren desiotik.
Kontserbatorioan zeharkako flauta ikasitakoa, bertsolaria, matematika ikaslea… Ez da geldirik egotekoa Maddi Agirre (Gasteiz, 2005). Ondo baino hobeto ezagutzen du Azkoitia.