Idazmakinaz

Aspaldian

2025-11-07 Rosi Lazkano

Aspaldian - [caption id="attachment_63043" align="aligncenter" width="686"] Arg: Orio GUKA[/caption] Aspaldian, idazteari utzi xamarrik nago eta nondik eta nola abiatu ideia handirik ez daukat, baina hasi gaitezen. Aiako Elkano auzoko Agote [...]

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

Izarlokak zeruan

2025-05-09 Joxean Agirre

Izarlokak zeruan - Amak behin eta berriz kontatzen zuen Santiago egun batez bere jaiotetxean, Aizarnako Itzira Berrin, gonbidatuen bazkaria egin eta oinez jaitsi ginela Lasaoko geltokira, eta, han trenari itxaroten [...]

Euskara, bertsoak eta ni

2024-11-13 Justo Alberdi

Nire lotura bertsoarekin ezin da azaldu euskararekin eta herrigintzarekin izan dudan lotura aipatu barik. Biografia modura eta kronologikoki kontatzea erabaki dut.

Bertsolaritzako nire hastapenak

2024-09-13 Bittor Agirre Telleria

Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten ea bertsolaritzan nire hastapenak nola izan ziren galdezka.

Hastapen horiek aspaldi izan ziren, 1936. urtean jaioa bainaiz Legazpiko Brinkola auzoko Barrendiola baserrian. 88 urte ditut dagoeneko.