‘BERTSOLARI’ ALDIZKARIAK 25 URTE

Laxaro Azkune

LAXARO AZKUNE   Bertsolari aldizkariaren 25 urteak direla-eta aldizkariko gaurko arduradunak, hasierako sortzaileen artekoa nintzenez, nire oroitzapenak edo inpresioak eskatu dizkit. Oroimenean bila hasita ez dut gauza onak baino aurkitzen. Hasierako larritasun puntu haiek gainditzea lortu genuenetik behintzat. Hona hemen, 25 urte hauen, nire azaleko begiradatxoa nahas-mahas xamar bada ere.  1991ko maiatzean ateratakoa da gure

Ez da alferrik mende laurden bat igaro

Joxerra Gartzia

JOXERRA GARTZIA   Urtean behin afaltzen genuen Bertsolari aldizkariaren kontura. Ez nolanahi: Zarauzko Telesforonean maizenik, inoiz edo behin sagardotegiren batean edo beste nonbait. Hori bai, horren truke geure ekarpentxoa egin behar izaten genuen afal ostean: hurrengo urteko aleetan gure ustez zer gai jorra zitezkeen erreportajeetan, zein pertsonaia elkarrizketatu, zer berrikuntza egin aldizkarian… Jeneralean, aurrez garuna

Egañaren perfumea

Amagoia Mujika

Bertsolari aldizkariak, 25 urte. Bertan argitaratutako nire lehen erreportajeak, 15. Ariketa dibertigarria izan da lehen lan hura berriz ikustea eta irakurtzea. Ez nuen ahaztuta hala ere, iruditzen baitzait ez dudala aise ahaztuko Andoni Egañari egindako lehen elkarrizketa. Baina, memoriak berezkoak dituen errebuelta bihurriak tarteko, ez nuen horrela gogoratzen; hain inozo, hain bistako, hain ageriko. Baina

Printza txikia

Jon Martin

…eta Lazkao Txikik arrosari ura eman eta baobab sustraiak atera zituen planetaren lurpetik. Planeta txiki bat da bertsolaritza, eta hura deskubritzea ez zegoen nire planetan. Baina berak deskubritu ninduen, eta bere mundu txikira –txikiegira, askotan- eraman. Gero, heldu bihurtu ninduten eta fundamentuzko lan bat topatu nuen. Hegazkina hartu, eta mundua ezagutzeko aukera izan nuen, haur

Nire legegintzaldia revisited

Josu Martinez

Joxean Agirrek egin zidan nire bizitzako lehen elkarrizketa, hamasei urte inguru nituela. Bizkaiko eskolarteko txapelketa eta Urruzuno literatur lehiaketan pare bat sari irabazi berri, GARAko kontrazalean astelehenetan idazten zituen bertso munduko kronika haietako bat eskaini zidan. Imajina dezakezue oraindik derrigorrezko hezkuntzan zegoen mukizu haren bular puztua biharamunean institutuko atetik sartzean, egunkarian agertu baitzen, argazki handi