ZER JAN, HURA IZAN: BERTSOZALEAK ELIKATZEN DITUEN ALDIZKARIA

Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsolari aldizkariarekin batera egin dut nire bertso-ibilbide ia osoa. Hamahiru urte nituen lehen alea argitaratu zenean eta, sentipenen memorian iltzatuta daukat Bergarako liburu-dendan aldizkariaren ale berri bat ikusten nuen aldiro sentitzen nuen emozioa. Bi eratara asetzen zidan barrua aldizkariak: batetik, liluraz begiratzen nuen bertso-mundu —orduan oraindik– urrunekora humanoki hurbiltzeko aukera ematen zidan, bertsolarien inguruko kontu

Off the record

Pako Aristi

Lazkao Txikik polizia kontrol batean izandako pasadizo ezagunak eman zidan bertsolariaren definiziorik onena: zer kantatu behar duten jakin gabe jende aurrean kantatzera doazen pertsonak zirela ikasi nuen. Erreportaje asko egin nituen, urteetan, Joxean Agirreren aginduetara. Pista ematen zidan, eta agindu zehatzik ez; ematen zidanean ere, ez nion oso ongi ulertzen, baina bai sumatzen zer nahi

Ereduaren araberako bertsolaritza

rufino iraola garmendia

Ez da oraingoxeko kontua, bertsolari-txapelketa hasi eta kanporaketek aurrera egin ahala, sentsazio txar samarrarekin etxeratzen nintzela, niri gustatzen zitzaidan estiloko bertsolariak aurrera pasatzen ez zirelako. Eta iruditzen zait ez naizela bakarra. Nik beti galdera bera neukan: hainbat jendek gogoko dituen bertsolariek zergatik ez dute luzitzen txapelketan? Nondik dator eten hori? Fisikari handi batek esaten du

Bertsoarekin loturarik ez zeukanarena

Danele Sarriugarte

Bertsoarekin harreman zuzenik ez dudan aldetik ekin diot hau idazteari, bertsoarekin harreman zuzenik ez dudala uste izango baituzu irakurtzen duzun horrek, eta horrexegatik egin baitidate enkargua aldizkari honetako arduradunek ere, niri, hain zuzen, ale bat ekartzekoa, bertsolarien agerkarira. Eskatu didate jakin gabe, egiatan, eduki baneukala lotura txiki bat bertsoarekin, aspaldikoa izan arren, eta jakin gabe

Newton epaimahaiburu

Pello Esnal

Behin batean, ba omen zen bertsolari-txapelketetako epaile xelebre bat. Hain omen zen xelebrea, zenbakirik ere ez baitzuen apuntatzen paperean. Hala zioten, behintzat, mihigaiztoek. Jende serioak sinesten ez eta, hurrengo txapelketa iritsi zenean, espioi batzuk bidali omen zituzten ea zurrumurru haiek egia ziren jakitera. Espioiak, lehen bertso-saioaren egunean, epaile susmagarriaren gertu samar eseri omen ziren; haren