ARRIDURA BAT

Txomin Garmendia

2014ko azaroaren 3’an zan, Billabonako denda batean musulman batekin egokitu nintzan; burua estaltzen zion zapiak ezagun zun nungo arraza zan. Dendariarekin guk bezela euskaraz itzegiten zunez, arritu nintzan eta galdetu ere bai, nungoa zan. Marrukoetan jaioa zala, baiña txikitandik Billabonan bizi zala; orduan ez nintzan geiegi arritu. Jatorra neska gaztea, hogeita bi urte zeuzkala zion,

Ingeles bat bertso saioan

Madeleine Cannon

Lehen aldiz bertsoak Urepelen entzun nituen, 2009ko Xalbadorren Egunean. Liluragarria izan zen. Bazkaldu berritan mahaiaren bueltan hizketan ginela, lau pertsona oholtzara igo ziren jeansak eta jaka jantzita. Oholtzan entzuleoi begira jarri, eta jendearen solasa mututu zen. Oholtzara eskuetan paper bat zuen gizonezko batek lagundu zien. Gizon hura lau horietako bati zuzendu zitzaion, bertaratutakooi ongi etorria

Bertsolaritzan asarreak

Txomin Garmendia

Bertsolariak ez gara inor baiño santuagoak, guk ere izaten ditugu gure asarrealdiak; zorionez, geienetan asarre ariñak ditugu ordea. Ezagutzen ditugun nabarmenenekin osatu nai nuke nire berriketaldi au. Azpeitiko premio edo txapelketa zala-ta, Udarregi eta Pello Errotak izan zuten asarrearen sustraia nun zan badakigu Auspoako liburuari esker. Usurbildarrak pena zun noski, Azpeitiko sari ura Pello Errotak

Bertsolariak noiz erretiratu bear duen?

Nikolas Zendoia

Ene ba! Zenbat eratara erantzun daitekeen, galdera oni… Baiña, or ezin da edozein moduzko erantzunik eman. Iñork ez duelako eskubiderik, erri bertsolariari erretiroaren epea jartzeko. Baldin orrelakorik jarriko balitz, lagunok, min aundia eramango nuke. Baiña galderari lotuta, nire iritziak aipatu nai nituzke. Gaur egun irurogeita bost urteren aldeko bertsolariak daude, edo dabiltza. Joiño! Esan daiteke,

LEHENDABIZIKO BERTSU UDALEKUA

Karlos Aizpurua Etxarte

1998ko udan izan zen, Hazparnen. 1998-99 ikasturtean Ipar Euskal Herriko ikastoletan eta sortzeke ziren bertso eskoletan estreinakoz aritu behar nuen bertsolaritza irakasten. Eta, niretzat, Ipar Euskal Herriko pertsonak, bizimoldea eta euskalkiak ezagutu eta egokitzen hasteko zentzua zuen lehendabiziko bertsu udaleku hark. Lehen bertsu udalekuaren egoitza Hazparneko etxe hura izan bazen ere (nola zuen izena? A