LEHENDABIZIKO BERTSU UDALEKUA

Karlos Aizpurua Etxarte

1998ko udan izan zen, Hazparnen. 1998-99 ikasturtean Ipar Euskal Herriko ikastoletan eta sortzeke ziren bertso eskoletan estreinakoz aritu behar nuen bertsolaritza irakasten. Eta, niretzat, Ipar Euskal Herriko pertsonak, bizimoldea eta euskalkiak ezagutu eta egokitzen hasteko zentzua zuen lehendabiziko bertsu udaleku hark. Lehen bertsu udalekuaren egoitza Hazparneko etxe hura izan bazen ere (nola zuen izena? A

Ez nintzen han izan

Harkaitz Zubiri

Alien vs. Predator ez da pelikula klasikoen zerrendara pasako (miretsia ez izateko meritu handiak egiten dituelako), baina, aitzitik, Alien vs. Predator sindromea ez da ahazteko modukoa. Ziur aski horixe nuen buruan datu horren bila aritu nintzenean: zeinek ditu jarraitzaile gehiago, bertsolaritzak ala euskal literaturak? Galdera hori berpiztu egiten zait Txapelketa Nagusiaren Finala BECen egiten dutenetik.

Hitzak egiten gaitu

Andoni Egaña

Aitorpen txiki bat eginez hasi nahi nuke artikulu hau: BECen ez nintzen uste eta espero nuen bezala emozionatu. Nostalgiaren eraginez eta orain nostalgia hori bizi ahal izateko neukan zoriaren ondorioz, espero nuen emozioek gaina hartuko zidatela egun osoan zehar eta begi-ertz bustiak izango nituela orduetan. Prestaturik nengoen eguna hunkiturik emateko. Eta ez. Hasieran, zortzi bertsolarien

Oholtzak ez du bihotzik

Ibon Aranberri

BEC laburduraren B iniziala Bilbao-tik Barakaldo-ra aldatzea eskatu du Barakaldoko Udalak. Ezetz erantzun dio erakundearen Batzar Orokorrak, Bilbaoren nonahikotasuna eta marka izaeraren bezalako balioak argudiatuz. Garai bateko Bizkaiko Labe Garaien orubeetako batean eraikia, Barakaldon dago BEC. Bilbao berriaren ikurretako bat da —non hasi eta amaitzen da Bilbao?—, itsasadarraren erriberan hondoa jotako industria zaharren paisaia zerbitzu-hiri

Basarri kazetari

Joxemari Iriondo

Aurtengo azaroaren 27an betetzen dira ehun urte Basarri jaio zela Errezilgo Beama auzoko Granada baserrian. 1964ko maiatzaren 17an jaioterrian omendu zutenean honela aitortu zuen: Gurasoak ni tokiz aldatu ninduten gazte nintzala, baiña nunaitan nabarmentzen da arbol zarraren itzala. Erniopean zaude, Errezil, zeru txiki bat bezela. Arrokeri bat badet nerekin: ortxe jaioa naizela. Gurasoek Azpeitira bidali