AHOZKO INPROBISAZIOA ITZULTZEAZ

Ainhoa Agirreazaldegi

Joan dira urte batzuk, bertsolariok, euskararen eremutik kanpo, gure jarduna erakutsi eta beste zenbait hizkuntzetako inprobisatzaileekin batera saioak egiten hasi ginenetik. Kanporako lehen irteerak egin eta berehala hasi ginen kanpoko inprobisatzaileak Euskal Herrira ekartzen ere. Hizkuntza- eta kultura-truke horretan, atoan topo egin genuen ahozko inprobisazioa itzultzeko beharrarekin. Hasieran, bertsoz bertso itzultzen genuen bertsoaldi bakoitza, sarri,

Agorafobia

Oihana Bartra

Txikitan hondartzan nengoela jakin nuen klaustrofobikoa nintzela. Nebak harean zulo bat egin, bertan sartzeko esan eta barruan nengoela leporaino tapatu ninduenean. Handik hamar urtera ohartu nintzen, ordea, agorafobiarenaz. Agorak Greziako polisetan zeunden plazak ziren eta beroriek ziren komertzio, politika eta kulturaren zentro. Zentroa.   15 urterekin egon nintzen nire lehenengo agoran, lehenengo plazan. BBK sariketa

Kulturartea

Ane Labaka

Doinua: Trumoiak ortzi beltzean hoska   1. Ez oasia, ez uhartea osotasuna denez artea maiz jakinminak aberasgarri egiten du elkartea txikitu dedin mundu ezberdin hauen arteko tartea hitzezko jolas parkea duguna eman, dutena jaso hori da kulturartea.   2. Lehen saioa lehertu zen Bilbon Zinar Alari sua zerion Kurdistaneko minari bertso batzuk kantatu zizkion adierazpenak,