Tradizioaren gaRAPena

Oihana Iguaran

Tradizioaren gaRAPena – Bertsoa genekarren Payadoreen lurraldera. Argentinan Bertsopilota emanaldia eskainiz gure tradizioaren lagin bat jarri nahi genuen bertakoen eskura, euskal jatorrikoak eurak zein ez. Entzundakoarekin gentozen, aurreiritziak zein okerrak izan daitezkeen dakigun hauek; tangoa espero genuen kaleetan, matea ahoz aho. Gauza batzuk betetzen dira, besteak hustu. Argentinako ekialdean harrituta begiratzen gintuzten payadoreen antzeko zerbait

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak

Aratz Igarzabal

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak Bertsolaritzan ere joaten dira handiak, baina oroimenean beti gelditzen dira.Plazaz-plazako lana bertsolari askok utzi izan dute, adinak hala eskatuta, edo buruak. Sentimendu bereziak elkartzen dira horrelakoetan, normalena den bezala. Asteburu honetan esan dio agur Abel Barriola handiak  pilota profesionalari. Ibilbide oparo baten ondoren zaila izango zitzaion erabaki hori hartu beharra.

Denbora

Oihana Bartra

Denbora – Batzuetan erretxin samarra naizela pentsatzen dut. Baina, barkatu, ez zait gustatzen nire denborarekin jolas dezaten. Deitzen dizute herri batera joateko, saioa x orduan hasten dela, baina bi ordu lehenago joateko, badaezpada.  Abisatzen zaituzte saio baterako eta esan zizutena baino hiru ordu beranduago hasten da, ez baitago presarik. Saioa orduz aldatu da, baina zuri

Desio bat eskubide

Ane Labaka

Desio bat eskubide Doinua: Arratsalde on ta aupa zuek 1.Azkenaldian izan naizenez eztabaiden testigua berretsia dut: besteak baino lehen  jartzen da beti “gu”-a. Ez da haurdunaldi solidarioa, bai goi-mailako tribua kapitalismo basatiaren azkenengo solairua sabelen alokairua norbait produktu bilakatzeko bitarteko da dirua. 2.“Gure gorputzak gureak dira” beste zenbat esapide… Huts egin duten mila obulu eta