Egurra

Oihana Bartra

Egurra Badator Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko fasea. Urriaren 15etik hasiko da erabakitzen nortzuek kantatuko duten abenduaren 17an Miribillan. Txapelketa, txapela, txapelduna. Lehia. Txapelketara lehiatzera goaz, dudarik gabe, baina gure lehiakideak gure lagun ere badira askotan. Eta norberak ondo egiteaz gain, nahiko luke ondokoak ondo kantatzea. Norbera aurretik, hobeto. Lehia. Horixe nahi du publikoak. Horregatik esaten

Xalbador hil zela 40 urte

Aratz Igarzabal

Xalbador 40 urte beteko dira aurten azaroaren 7an Fernando Aire “XALBADOR” hil zela. Nola hil ere, bere omenaldiaren egunean ondoeza izan eta hala joan zen mendi hegaletan gora. Joan den larunbaterako antolatua zegoen Goierriko bertso eskolaren izenean Urepelera bidaia, Xalbadorren oroimenean. Ume, gazte eta heldu abiatu ginen Ordiziatik goizeko zortzietan. Bidean Azpeitiko koadrilatxo bat hartu

Guk besteengan eta besteek gugan

Enare Muniategi

Guk besteengan eta besteek gugan Saio baten abestea ez da bertaratu, gaiei behar bezala erantzun eta txalo zaparrada jaso ostean berriro ere etxera bueltatzea. Alegia, bere gain hartzen ditu bertso eskolan emandako orduak, saio aurreko urduritasuna, kotxeko bidaia eta ispilu aurrean ordu erdi pasatzea zer jantziko pentsatzen. Prakak ala gona? Kamiseta ala alkandora? Zapatilak edo

Testurak

Ane Labaka

Testurak Doinua: Ikusten duzu goizean 1.Begirada begirune, ikasketa abagune, aniztasuna lotune, gaiak jartzeko nahiz kantatzeko ausart, koldar, harro, xume… Gozatzeko zenbat une, bilakatuz erdigune hemezortzi emakume. 2.Prozesua ez da gaitza kontraesanen ekaitza hare bihurtzeko haitza. Umiltasunez egin nahi dugu daukagunaren eskaintza, oinarri elkarren zaintza ez baita antzemangaitza urte oso baten emaitza. 3.Lagunduz literaturak eranztean armadurak

Barazki-jalea ezin irentsi

Ainhoa Agirreazaldegi

Barazki-jalea Uda honetan gertatu zait. Badira hiru urte Aramaioko familia batekin urtero topo egiten dugula kanpinean. Beraien alaba zaharrenak, Lexurik, bost urte bete ditu aurten. Iazko udatik hona asko aldatu da Lexuri, aldatzeko adinean baitago, baina bada kontu bat ikaragarri harritu nauena: iaztik hona, barazki-jale sutsu bihurtu da. Kalekumea izan arren, animaliaz eta animaliak dituzten