Udara honetan

Aratz Igarzabal

Udara honetan Udara honetan beroa aitzaki Likidotan gera busti Eta ez degu eskola eta Lana gehiegi re uki Orain badira hainbeste malko Eta beste hain bat muki Egin beharretan hastera goaz Nahiz gogorik ez eduki Lasai gazteak, ez dago eta Udara horren urruti!!!   Udara honetan

Lau dezima Mexikotik

Ane Labaka

LAU DEZIMA MEXIKOTIK 1.Abuztuaren hamahiruan itxi genuen maleta jakinmin hutsez beteta penak utziz armairuan, hargatik modu zainduan Karibearen ondotik, “querido” eta “lindo”-tik, irtengo denaren izu idaztera natorkizu lau dezima Méxicotik.   2.”Oso polita aizue, nahiz gehiena ez ulertu, exotikotik hain gertu zergatik jardun duzue? (Gaztelera dakizue…)” Hontaz askok galdetu du… baina zalantzez seguru itzulpenaren laguntzaz

Koskaren ertzetik

Oihana Iguaran

Koskaren ertzetik Ezberdin ikusten dira gauzak koskaren ertzetik. Aurrera egiteko gogoz ertzera pixkanaka gerturatzen ari da, baina oinak iltzatuta ditu. Igerilekurako saltoa behin eta berriz irudikatzen du buruan, “1… 2… eta 3…” baina zirkinik ez. Behatzak koskatik zintzilik jarri arren, ez du ausardiarik biltzen. Makurtu eta eskuetan bildutako urez igurtzi du gorputza, kontrastea baretu nahian

Abortu bat izan dut

Oihana Bartra

Abortu bat Izan ditudan azken hamar bertso saiotatik bederatzitan jarri didate gairen bat ama izatearekin erlazionatutakoa, hori nire patua balitz bezala. Hurbileko gai-jartzaile bati galdetu nion ea zergatik jarri zidan niri gai hura, eta: “adin kontua, badakizu” erantzun zidan. Alta, azken hamar saio horietako batean ere ez diote nire adinkide gizonezko bati ere horrelakorik ipini.

AHOZKO INPROBISAZIOA ITZULTZEAZ

Ainhoa Agirreazaldegi

Joan dira urte batzuk, bertsolariok, euskararen eremutik kanpo, gure jarduna erakutsi eta beste zenbait hizkuntzetako inprobisatzaileekin batera saioak egiten hasi ginenetik. Kanporako lehen irteerak egin eta berehala hasi ginen kanpoko inprobisatzaileak Euskal Herrira ekartzen ere. Hizkuntza- eta kultura-truke horretan, atoan topo egin genuen ahozko inprobisazioa itzultzeko beharrarekin. Hasieran, bertsoz bertso itzultzen genuen bertsoaldi bakoitza, sarri,