Erabakiak

Oihana Bartra

Erabakiak Kafea ala tea, zuria ala beltza, parrandan irten ala liburu bat irakurri, gizon ala emakume jokatu, bikotearekin utzi ala igande arratsaldeak konpainian eman, lan proposamen berria ala konfort gunea, kartzelako lanari umorez edo modu tragikoan heldu, lagunari mina egingo dion sekretua kontatu ala bera enteratu arte itxaron, gaixorik duzun senidea erresidentziara eraman ala super-heroi

Umorea

Aratz Igarzabal

Umorea Gaur eguneko gizarte honetan nabarmena da gero eta umore gutxiago sortzen edo sumatzen dela. Biharrari edo etorkizunari begira bizi gara, eta umoreari sarri ateak ixten dizkiogu. Hala ere umorea sendagai oso ona da eta etorkizunari aurre egiteko tresna garrantzitsua. Esango nuke horretan zortekoak garela bertsolaritzan gabiltzanak, inguru oso umore zalea baitugu. Ume-umetatik izan dut

Txapelketatik kanpora

Ane Labaka

Txapelketatik kanpora Doinua: Arratsalde on eta musu bat 1.Ez dut idatzi, inola ere, epaileei esker txarrez beraien lana baloratu nahiz txalotu ohi dut indarrez. Sei bertsolari oholtzan Markinan nahi bezain erregular  ez, haietako bat seguru neukan finalean, pozik, barrez… Baina barrua inpotentziaz amorruz lehertu beharrez, berriro ere atera ginen saio batetik negarrez. 2.Badakit noizbait ni

Zilekoa

Enare Muniategi

Zilekoa Elkarrekin hasi ginen hiruzpalau neska bertso eskolan baina urteek aurrera egin ahala batek utzi, gero beste batek…Eta horrela, gaurdaino. Azken hiru bat urteetan ni bakarrik egon naiz horrenbeste maite dudan mutil kuadrillarekin bertsotan. Ez dut esan nahi ez nagoenik ondo, are gehiago, gustu-gustura nago; horrela bada ere, ezin ukatu: ohitu arte bertso eskolan beste

Xantaia emozionala

Ainhoa Agirreazaldegi

Xantaia emozionala Egin dezagun fikzio pixka bat. Demagun, gaurtik aurrera, bertsotan ondo samar jakitea derrigorrezkoa dela Euskal Herrian. Bertsoa ezagutu bai baina bertsotan inoiz egin ez duen ehundaka euskaldun helduk bat-batean izena eman dute bertso-eskoletan. Batzuk langabezian daude, eta goizetan hartzen dituzte eskolak. Beste batzuk lana amaitu ondorengo ordu berantiarretan joango dira bertso-eskoletara. Pentsa ezazue,