Bertsolarien trotea

 

Bertso bira Bilbon

Bilboko itsasadarrean gora

Bilboko itsasadarrean gora   Egilea: Xabi Paya   Bertso ibilbideen lehenbiziko alea ezin zitekeen edonon izan. Izango da ekimenaren berri eman eta Gipuzkoako herri txikiren batean pentsatuko duenik; baten bati burutik pasatuko zaio Xalbadorrek Urepeletik edozein saiotara iristeko sarritan egingo zuen bide luzea; eta norbaitek pentsatuko du Gasteizko Aiotz plazatik Aiztogile kalera badagoela zer kontatua.

Gaur hasiko da Bertso Erronda Bilbon

Bertso Erronda Bilbon Gaur hasiko da Bertso Erronda Bilbon, Gaur hasi eta hurrengo hilabetean zehar luzatuko da, asteartero. Gaur Errondabide tabernan hasiko da, eta bertan izango dira Aitor Servier, Enare Muniategi, Eztizen Artola, Paule Loizaga, Igor Galarza eta Iker Apraiz.  Hurrengo guneak Adaxka Kultur Elkartea, La Villa Kafe Antzerkia, eta BIBA! kulturgunea izango dira.  Bertso

Bertsogintzaren eskaparate izango da Bilboko Santiago plaza, urtero bezala

Handia da Bilbo. Bertsolari asko pasa dira bere bertso-eskoletatik eta jaietan ere horren isla ez da falta. Santigao plazan elkartzen dira, egunero, Bilboko bertsozaleak bertso saioez gozatzeko. Osagaiak? Santutxuko bertso-eskolakoek mimoz aukeratuak. Platerak? Denen gustukoak. Duela zenbait urte egindako ETBko saio honek balio dezake pintxo moduan:  <iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/3PoxMDpiLAc” frameborder=”0″ allowfullscreen></iframe>  <iframe width=”560″ height=”315″

Bilboko saioak piztu du udaberriko saioen txinparta

Iturria: www.mintzola.eus   Azkuna Zentroko auditoriuma hartu du gaur Europa bat-batean egitasmoak. Oholtza, kultur anitza: Euskal Herriko bertsolariak, Igor Elortza eta Ane Labaka; Sardiniako cantadoriak,  Simone Monni eta Paola Dentoni, ahots laguntzaileekin batera, Stefano Cara eta Michele Deiana; Kurdistan ordezkatuz Zinar Ala dengbêja; eta Herrialde Katalanetako corrandistak, Christian Simelio eta Anais Falco, Gerard Diez musikariarekin

Iruri Altzerrekak ‘Tokadu saria’ irabazi du Señora Sariketan

Iruri Altzerrekak ‘Tokadu saria’ irabazi du Señora Sariketan – Ekaitz Herrerak, ANBOTOn. Sariketako epaileen iritziz Altzerreka da epaimahaiko kideen “bihotza gehien uzkurtu duen bertsolaria”.     Beharbada txapela izango da bertsolaritzako ikurrik esanguratsuena, baina Señora Sariketak argi utzi du badagoela bertsolarien balioa aitortzeko bestelako modurik. Iruri Altzerreka Martínez da horren lekuko. Bertsolari garaitarrak Tokadu saria irabazi du