“30 Emakume Ahaztezin” erakusketa Bilbon – Emakundek sustaturiko 30 Emakume Ahaztezin erakusketa Bilboko Erriberako Merkatuan izango da ikusgai irailera bitartean. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatutako erakusketa honek omenaldia egin nahi die guztiei, alor ezberdinetan nabarmendu ziren horiei: idazketan, bertsolaritzan, margolaritzan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan; baina, aldi berean, emakume ezezagunentzat omenaldia ere izan
