Bilaketa: gazteak
Emaitzak: 238

Alaitz Rekondo: "Jendartea aldatu den heinean aldatu da bertsolaritza ere"

2024-03-01

Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.

Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.

Hostoz hosto loratu dute bertsolaritza

2024-02-03 Bertsolari Aldizkaria

Sei urteren ondoren, Bizkaian egingo dute ostera ere Bertso Eguna; bihar izango da, Gernika-Lumon. Bertso eskolen kontzeptua ekarriko dute hizpidera, eta Lilibertsok eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak egun osorako egitaraua prestatu dute.

Bertso afaria Ordizian, otsailaren 9an

2024-01-19

Bertso afaria Ordizian - Otsailaren 9an (ostiral flakoa), 20:30ean hasita, Emaneurre taldeak antolatutako bertso afaria egingo da Ordiziako Tximista sagardotegian. Bertsolariak: Alaia Martin, Iker Zubeldia, Maddi Aiestaran eta Julio Soto. [...]