Bertsolarien trotea

 

BIOGRAFIAK

Joan Jose Alkain Alkain Iruretagoiena, Joan Jose (izg. Udarregi) Bertsolari gipuzkoarra (Aia, 1829 – Usurbil, 1895). Aita Zabalak bildu eta gorde ditu haren bertso-paperak (Udarregi bertsolaria, 1966). Ingelesek Donostia erre zuteneko gertaerei jarritako bertsoak ospetsuak dira (1893).   Pernando Amezketarra Amezketarra, Pernando (j.i. Fernando Bengoetxea Altuna) Bertsolari gipuzkoarra (Amezketa, 1764-1823). Gaztetatik adierazi zuen agudezia berezia;

XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA, ONDAREAREKIN ETENGABEKO INURRI LANEAN

Xenpelar Dokumentazio Zentroa 25 urte betetzera doa datorren urtean. Bertsoa bera bezala, etengabeko mugimenduan ari dira lanean, inurri-sare zabal bati esker, bertsolaritzaren ondarea bilduz, antolatuz, dokumentatuz eta, batez ere, hedatuz. Hori baita helburua: egungo bertsolaritzaren jardunaren behatokia izatea, bizia, dinamikoa. TESTUA: ANE ARRUTI LOPETEGI ARGAZKIAK: EKAITZ FILARMENDI Ateak zabaldu eta guztiona den ondarea guztion eskura

La Canción de Bilbao: Maialen

Aski ezaguna da antropologo itziartarra. Honela diote laburretik egin nahi duten biografiek: Joseba Zulaika Irureta (Itziar, Gipuzkoa, 1948) antropologoa eta euskal ikertzaile eta idazlea da. Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen eta AEBetako Princetongo unibertsitatean doktoratu. Zorroagan eta Deustun eman zituen eskolak eta 1990etik AEBetako Renoko unibertsitateko Basque Studies Program delakoaren zuzendari da. La violencia vasca:

“BECen bizi izaten den emozioa sentitu duen edonork badaki hor jokoan dagoena bertsolarien sailkapena baino zerbait gehiago dela”

Ametsek suaren bueltan dantzan jarri gintuen denok. Edo Maialenek garai bateko amonen zapia jantzi zigun. Finalista guztiak, sorbaldatik helduta, kate bat osatuz. Eta emozioak BECa zeharkatu zuen olatu bihurturik; txaloetan, oihuetan, begietan lehertu arte… Jexux Larrañagak doktore tesia egin du Txapelketan lehiaz harago gauzatzen den jolas sakonaz. Bost urte eman ditu BECen bizi izandakoaren esanahi