Herorrek antzemango diok! – Testua: Joseba Tapia, musikaria Askorenan jaio nintzen duela 58 urte, Lasarteko Goikokalen. Hala zuen izena gure etxeak, Askorena. Lau solairu eta bakoitzean lau familia bizi ginen. Michelin gurpil fabrikan lanera etorriak erdaldun eta euskaldun. Han egin nituen lehenengo belaun urratuak. Aitak doskaballosa erosi zuen eta plastikozko loreak jartzen zizkion kristalean.
