Bilaketa: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Emaitzak: 247

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Izaskun Ellakuriaga hil da, Bertsolari-ren kolaboratzaile izandakoa

2025-07-22

Izaskun Ellakuriaga Bustintza (Iurreta, Bizkaia, 1972ko otsailaren 14a – 2025eko uztailaren 16a) bizkaitar kazetaria izan zen. Prentsa idatzian eta irratigintzan jardun zuen batez ere. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna eta Durangoko Azokaren komunikazio taldeko kidea izan zen. Hainbat artikulu idatzi zituen Bertsolari aldizkarian, hedabide hau lehen pausoak ematen ari zenean.

Aroa Arrizubieta: “Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

2025-04-18

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez osaturiko hamabi bikote, 2000. urtetik aurrera jaiotakoak denak ere.

Bertsoaren munduan dabiltzan hainbat gaztek osatutako talde motor bat dago egitasmoaren atzean, “kezka konpartitu batzuk” zituena. Horietako bat da Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001).