Bilaketa: Uxue Alberdi
Emaitzak: 104

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun bada desadostasunik diskurtsoan?

2024-11-29 Oihana Arana

Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.

A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?

Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.

Atzealdeko ahotsen hedadura zabaltzen

2024-11-11

Uxue Alberdiren “Kontrako eztarritik” katalanera eraman zuen iaz Lizasok. Berriki, Etxepare – Laboral Kutxa sariketan euskaratik egindako itzulpen onenaren saria eman diote lan horrekin

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Lehen plaza parekideaz hizketan, oholtza azpikoekin

2024-09-24 Iraitz Mateo

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.