Bilaketa: bizkaiko bertsolari txapelketa
Emaitzak: 243

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

Txapelketa dator eta...?

2025-09-19

Udazkenean txapelketa sasoiari ekingo diote bertsolaritzan. Bizkaikoa helduko da lehenik, eta Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa ere bidean dira. Lehiatu aurreko aldia nola bizi duten kontatu diote BERRIAri bost bertsolarik.

Bizkaiko bertsozaleek euren eguna ospatuko dute irailaren 13an

2025-08-14

Bizkaiko bertsozaleek euren eguna ospatuko dute - [caption id="attachment_62220" align="aligncenter" width="768"] 2024ko bertso eguneko irudi bat. Iturria: Bertsozale Elkartea[/caption] Irailaren 13an ospatuko dute Bizkaiko bertsozaleen eguna, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eguna [...]

Izaskun Ellakuriaga hil da, Bertsolari-ren kolaboratzaile izandakoa

2025-07-22

Izaskun Ellakuriaga Bustintza (Iurreta, Bizkaia, 1972ko otsailaren 14a – 2025eko uztailaren 16a) bizkaitar kazetaria izan zen. Prentsa idatzian eta irratigintzan jardun zuen batez ere. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna eta Durangoko Azokaren komunikazio taldeko kidea izan zen. Hainbat artikulu idatzi zituen Bertsolari aldizkarian, hedabide hau lehen pausoak ematen ari zenean.