











Loratu da udaberriko alea – Izotzak izotz, loratu da udaberriko alea. Indartsu ekin diogu 2022ari, esku artean duzun ale hau lekuko. Zaldieroak emango dizu ongietorria, eta ondoren Markos Zapiain filosofo kontenplalariak idatzitako gogoetaz hausnartzeko parada izango duzu. Bertso beefak edo ika-mikak ditu hizpide Kepa Matxainek, historian zehar bertsolarien artean eman diren dema dialektikoak.