[PERLAK] Atzerriko begirada II: Xalbador eta Mattin National Geographicen (1969)

Xalbador eta Mattin National Geographicen – Testu honen egilea, Robert Laxalt (1923-2001) euskal diasporako kidea da, Kaliforniara emigraturiko euskal komunitatearen bigarren belaunaldikoa baita. Ibilbide oparoko eta itzal handiko figura izan zen Laxalt: Nobelagile gisa oihartzun garrantzitsua lortu zuen AEBetan, hain zuzen ere bere euskal familiaren inguruko kontakizuna ardatz zuten lanekin (1957an argitaraturiko Sweet promised land,

Segi irakurtzen

[PERLAK] Atzerriko begirada II: Buenos Aires

Buenos Aires – Euskal Herria zapaltzen duten bi estatuetako hiruburuez harago, euskal diaspora ere bertsolaritzari buruzko prentsako testu ugariren iturburu izan da, batez ere Lore Jokoen zikloan eta batez ere Buenos Airesetik. Buenos Aireseko La Baskonia, diaspora horrek prentsan izango duen ispilu garrantzitsuena, esaterako, Lore Jokoetan bertsolaritzaz gehien argitaratutako hedabideen artean bigarrena izango da, eta

Segi irakurtzen

[PERLAK] Atzerriko begirada II: Paris

Paris – Parisen bakanagoak izango dira bertsolaritzari buruz prentsak argitaraturiko testuak. Dena den Paris-soir, France Illustration, Le Petit Journal edo L’Intransigeant bezalako argitalpenetan topatu ahal izan dira ale batzuk. Deigarrienak, aipamen soilaz dezente urrunago iristen direlako, egile berak, François Duhourcauk, idatziriko bi testu izan dira: L’Echo de Parisen 1925eko abuztuaren 8an argitaraturiko La complainte de

Segi irakurtzen

[PERLAK] Atzerriko begirada II

Atzerriko begirada II – Bertsolaritzaz ari diren hedabideen artean Lore Jokoetan (1845-1917) %78 izango dira atzerrikoak, Euzko Pizkundean %65 (1918-1944) eta frankismo garaian %35 (1945-1979). Datu horien atzean bertako kazetaritzaren eta hedabide sarearen indartzea suma daiteke, euskarazkoen garapenaren ekarpen garrantzitsuarekin. Baina Erromantizismoak kontinentean indarra galtzen duen neurrian kanpoko arretak behera egin duela ere nabarmena da.

Segi irakurtzen

[PERLAK] Txirritaren arrastoa: heriotzak taulatu gainean bisita

heriotzak taulatu gainean bisita – Bertsoari eman zion bere bizia Txirritak, eta heriotzak ere horrela harrapatu zuen, bertso saio batean emandako ondoezak eraman zuen. Txapela irabazi, omenaldia jaso eta gutxira izan zen, gerra hasi aurretik, 1936ko ekainean. Garaiko prentsan dezenteko oihartzuna izan zuen jazoerak.     ‘A consecuencia de un ataque en Goizueta Txirrita moribundo’,

Segi irakurtzen