bizkaiko bertsolari txapelketa

Aitor Etxebarriazarraga: “Bertsoa bada leku bat kontzientziak pizteko, inertziak apurtu eta gauza batzuk kontzienteki egiten hasteko”

2025-12-31

Final estu eta hunkigarri baten segida izan zen buruz buruko are estu eta hunkigarriagoa; Etxebarriazarraga eta Enbeita, alboz albo. Lanak amaituta, Aitor Etxebarriazarragak (Gernika-Lumo, 1993) lortu ditu Bizkaiko bertsolaritzaren garaikurrak, txapela eta aginte makila. Oraindik bezperakoa guztiz digeritu barik eta loari zenbait orduko zorra eginda, ARGIAren galderei erantzun die txapeldun berriak. 

Ez dute buruan, baina buruan darabilte

2025-12-17

Ez dute buruan baina buruan darabilte - Iñigo Astiz, Berrian. [caption id="attachment_63678" align="aligncenter" width="768"] Arg: XDZ[/caption] Guztira 4.500 eserleku inguru ditu Bilboko Casilla aretoak, eta jadanik salduta daude haietako 4.000 ia. Eta [...]

Txapelaren bila doa Aitor Etxebarriazarraga

2025-11-05

Finalaurrekoen bigarren bueltara sailkatu da Abadiñon, eta orden honetan sailkatu dira bertze bortzak: Txaber Altube, Gorka Pagonabarraga, Unai Mendiburu, Maite Sarasola eta Enare Muniategi. Heldu den igandean eginen dute lehen bueltako azken saioa.

Aitor Etxebarriazarraga, Abadiñon irabazle

2025-11-04

Aitor Etxebarriazarraga Abadiñon irabazle - Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen herenegun Abadiñoko probalekuan, 500 bertsozaleren aitzinean. Honako lanak egin behar izan zituzten bertan ziren sei bertsolariek: Hiruna bertso [...]