











Bueltan da Bertso Erronda – Aurtengo txapelketan 25 gazte lehiatuko dira; kanporaketak Erronda kaleko tabernetan jokatuko dira, eta finala 7Katu gaztetxean. Bertsoa, euskara eta kaleko giroa astintzen ditu Bertso Errondak, bertsolari gazteen txapelketak. Aurtengo plazak Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernak izango dira, eta kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik kantauko dute (La Villakoan zazpik). Irabazleak