











NABO, mende erdiz Ipar Amerikan euskal kultura sustatzen – Urtzi Urrutikoetxea NAIZen. Euskal Herriarekin alderatuta desberdin, modu berezi eta propioan, euskal-amerikar nortasuna eratzeko giltzarri izan den NABOk mende erdia bete du. Duela 50 urte hainbat tradizio eta jatorritako euskal elkarteak batu ziren Renon. Euskal-amerikar identitate berriari bide egin dio. Eta egunotan ospatu egingo dute Kalifornian.
Boiseko Arnas Berri Bertso Eskola – Euskalkultura.eus ataritik. Boiseko Arnas Berri Bertso Eskolak aukera ematen du bertsolaritza Diasporatik online lantzeko, Todor Azurtza koordinatzaile Boise, Idaho, AEB. Historikoki Diasporan, euskaldunak zenbaki aldetik kopuruz aski bildu izan diren lekuetan, presentzia izan du bertsolaritzak, eta hala aipa daitezke azken mende edo mende t’erdian sona handiko bertsolari, koplalari