











Bertso ibilbidea: Ondarroa – Testua eta argazkiak: Iñaki Lersundi Ondarrutarrok bereziak garela esaten da. Agian kresalaren gatz horrek eduki dezake errua. Agian gure herrira iristeko pasatu behar diren errebuelta guztiek izango dute errua. Edo agian guk, ondarrutarrok dugu errua. Erruak erru, gure izanaren berezitasun pixka bat erakutsi nahi dizuet hurrengo sei geltokietan.