Itsasoak dakarrena ala daramana?

Itsasoak dakarrena ala daramana? – Doinua: ez nau izutzen negu hurbilak     Harkaitz zurrunen aurka petrala, (e)ta ortzi-mugan lausoa, ontzi oholen hilerri hotza, marinelen frakasoa, ibai urtsuen topalekua, hodei grisen gurasoa, ezpain artean gazia, baina, oroimenean gozoa. Nahiz urak ia osatzen duen zure izate osoa, urak daukan ta urak dakarren hura zara, itsasoa.  

Segi irakurtzen