jexux mari irazu

Jexux Mari Irazu: “Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata”

2025-09-10

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz eta aurre egiteko estrategiez mintzatu da. Bere esperientzia kontatu nahi izan du, besteena entzutea lagungarri izan zaiolako. 

Libreko bertsogintza - Errealitatea, aukerak eta mugak

2024-11-22 Jexux Mari Irazu

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Bertsolamintza gogoeta jardunaldietarako idatzi ditudan lerrootan libreko bertsogintzaren zenbait klabe aletuko ditut. Hona hemen zortziko txikian esanda:

  1. Libreko bertsogintzak gaur eguneko plazan duen neurria.
  2. Libreko bertsogintzak bertsolari baten bertso bidean duen presentzia.
  3. Libreko bertsogintzaren mapa tematikoaz ariko naiz: aukerak eta mugak.
  4. Libreko bertsogintzaren zenbait klabe, jardun mekanika horren zenbait gako, nire ustez garrantzitsuak direnak.
  5. Libreko bertsogintzaren kostu energetikoaz eta alde laborala.
  6. Libreko bertsogintzaren antolakuntza oinarria.
  7. Libreko bertsogintzak gaur eguneko bertsolaritzaren ekosistema orokorrean betetzen duen funtzioa.
  8. Amaitzeko, ondorio orokor batzuk planteatuko ditut, libreko bertsogintzaren gaurko errealitatea eta biharko proiekzioa eginez.

Ohartxo bat: Eskatuko dizut, irakurle, libreko bertsogintzari buruzko ideia hauek irakurtzen ari zarela, Eskolarteko Txapelketako bertsolari bat presente izatea zure buruan.