











Euskadi Irratiko eta ‘EITB.eus’-eko erredakzio kontseiluek larritzat jo dute Arzallusen bertsoak kendu izana – Urtzi Urkizuk BERRIAn. «Adierazpen askatasuna babestearen garrantzia» nabarmendu dute langileak ordezkatzen dituzten bi kontseilu horiek” «Sarean sortu den polemikagatik EITBko zuzendaritzak Maddalen Arzallusen kantua webgunetik kentzeko hartu duen erabakia larritzat jotzen dugu». Hala adierazi dute ohar batean Euskadi Irratiko eta EITB.eus-eko erredakzio
32 – Maddalen Arzallusek Euskadi Irratiko Faktoria saioan. 90 beltzean, ia-ia ilbeltzean, etxera uda ekarri nuen mundura sortzean. Katuka zutik jartzean lehen urtebetetzean Parotek ere urte bat bete zuen espetxean. Joan nintzen ikastolara lehenik ta behin Hendaiara, bertan ze pozik jolasten nintzen esaten zaila da, ta amaitu zenean jada nere haurtzaro bolada
Bertsolari aldizkaria ETB1-eko Biba Zuek! saioan – Gure aldizkariak kunplitu berri duen 30. urteurrena tarteko ETB1-eko Biba Zuek! programa joateko gonbitea jaso genuen, eta bertan izan ziren Antxoka Agirre Maiora eta Beñat Hach Embarek Irizar kideak. Bertsolari aldizkaria ETB1-eko Biba Zuek! saioan
Bertsolari letra-egileak: Maddalen Arzallus – “Kantatzea bera oso gustuko dut eta izan dut beti. Ez dago momenturik, bakarrik nagoenetan, buruan kanturen bat bueltaka ez dabilkidanik” Azken boladan, irratian Gaztean eta telebistan Gure Kasa saioan, ekarpen musikatuak egiten ikusi dugu Maddalen Arzallus (Hendaia, Lapurdi, 1990). Izan modako melodiei letrak jarriz edo euskal kantagintza klasikoagoko bertsioak
Maddalen Arzallus – AIZU! aldizkaritik ateratako elkarrizketa. Maddalen Arzallus Antia Bertsolaria Bertsolarien familia batean jaiotako bertsolaria da Arzallus Antia (Hendaia, 1990). Interpretazio ikasketak egina, egun bertsolaritza irakasten du hezkuntza arautuan. ETB1eko Gure kasa saioan ere ikus dezakegu, Hitzen zaindaria atalean herriz herri ibilita tokian tokiko hitzak jasotzen. Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsorik ezagunenetakoaren egilea da: Doraemonen