











Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Likidoa laian – Bertsoak: Oier Etxeberria Nokiarekin mende berriari hoska txupetea kentzeko euroari hozka batzuk ongi etorri ta besteek ospa belaunaldia zaigu patentatzen kosta barka atzerapena berandu gatoz ta Netflix ta Amazonen irribar aurpegi digitalizatu den Wazemank gaztedi Kutxin gradua erasmusen segi garagardo artisau artean igeri sistemaren umezurtz baina ez gehiegi
Oier Etxeberriak irabazi du Erniarraitz bertso sariketaren finala – Jon Gurrutxagak Maxixatzen atarian. Atzo, ostirala, jokatu zuten Erniarraitz bertso sariketaren XI. edizioko finala Azpeitiko Gaztetxean, eta Oier Etxeberriak irabazi zuen saioa. Harekin batera aritu ziren agertokian Txaber Altube, Oihana Arana, Irati Alcantarilla, Urko Arregi eta Unai Mendiburu. Jon Gurrutxaga bertsolariak finalaren inguruan egindako kronika
Oier Etxeberria – Uztarria hedabidean Oier Etxeberriari egindako elkarrizketa. Oier Etxeberria (Azkoitia, 1997) bertsolariak une gozoa bizi du bertsolaritzari dagokionez; izan ere, orain bi aste Plazatik Gaztetxera txapelketaren finalerako txartela eskuratu zuen. Hori gutxi ez, eta Osinalde Sariketan ere ariko da kantuan, Osinberde kanporaketan bigarren egin baitzuen. Bi finalak hilaren 27an, larunbatez, izango dira, eta horien
Txaber Altube gailendu da Osinalde Txapelketan – Txaber Altube abadiñoarrak irabazi du Gabiriako 47. Osinalde Bertso Sariketa. Aztiriako saioan lortu zuen finalerako txartela. Altuberekin batera aritu ziren kantuan Oier Etxeberria, Eli Pagola, Peru Abarrategi, Aitor Servier eta Asier Galartza; ez zegoen txapelketako beteranorik bertsolarien artean, seientzat baitzen lehen aldia plaza hartan. Gai jartzaile lanetan Eñaut