











Finalaurreko eta finaleko sarrerak salgai – Bertsozale Elkarteko bazkideek izan dute lehentasuna Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak erosteko orduan; hortik aitzin, bazkideak ez direnek ere izango dute sarrerak erosteko aukera. Sarrerez aparte, finalerako autobusetarako eta bazkarirako txartelak ere salgai daude. Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu zenean jarri ziren salgai final laurdenetako saio guztietarako sarrerak.